1876ko konstituzioa iruzkina
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB
1976KO KONSTITUZIOA
KOKAPENA
Testu juridiko bat da:1876ko Kontstituzioa, XIX.Mendean indarrean egondakoetatik seigarrena eta azkena. 1923ra arte egon zen indarrean: Espainiako historia garaikidean testu konstituzional bat egon den epe luzeena. Canovasek 1875an deitutako aditu-batzorde batek idatzi zuen aurreproiektua, eta testu hori 1876ko hauteskudeen emaitzetatik sortutako Gorteek onartu zuten. Behin behineko testua 1876ko maiatzaren 24an berretzi zen.
AZTERKETA
Moderatuen eta Progresisten arteko itun batetik sortutako konstituzio bat da. Estatua konfesionala izango zela ezarri zuen, baina nolabaiteko erlijio-askatasunarekin. Askatasun politiko batzuk ezarri zituen. Halaber, ezarri zuen subiranotasuna erregeak eta Gorteek izango zutela, eta Gorteak bi ganberaz osatuta egongo zirela: hori zen sistema canovistaren printzipioa. Ez zuen ezarri sufragio-sistema, geroko lege baterako utzi baitzen. Botere betearazlea erregearen esku zegoen. Eta justizia kode beren bidez eta foru bakarraren bidez arautuko zen; horrek legez kanpo uzten zituen foru-sistema gehienak. Berez, 1876ko Legeak indargabetu zituen Euskadiko salbuespen eta pribilegio fiskal eta militarrak.
TESTUINGURUA
1876KO Konstituzioa izan zen Berrezarkuntzaren erregimenaren lege esparrua. Berrezarkuntza monarkikoak bi zutabe zituen: Alfontso XII.A eta Canovas eta Sagasta; eta boterea banatzeko sistema bat ezarri zuen. Sistema horretan, monarkia zegoen erdigunean, eta bi alderdi dinastiko horiek zuten boterearen monopolioa. Bi alderdi horiek era baketsuan txandakatzen ziren, hauteskunde ustelak antolatuz. Hauteskunde horiek tokiko edo probintziako jauntxoaren agintearen bidez bideratzen ziren; jauntxoek mendean zituzten hautesle urriak, unean uneko gobernuak proposatutako hautagaiaren aldeko botoa eman zezaten. Jauntxokeria babes-harremanetan eta bezero-sareetan oinarritzen zen; horren erakusgarri zen jauntxoek mesedeak ordaintzea, eta ugazaben mende egotea lan egiteko eta kontsezio administratiboak lortzeko. Madrilen eta hiri handietan kokatutako oligarkia finantzario eta politiko baten esku zegoen herrialdeko bizitza.
GARRANTZIA
Testu konstituzional guztien antzera, garrantzi handiko dokumentua da, eta Espainiako Berrezarkuntza garaiko gobernu-eredua eta sistema politikoaren arauak zehazten ditu. Bestalde, XIX.Mendeko azken konstituzioa izan zen, konstituzio guztien artean gehien iraun zuena. Konstituzio horrek 1808an hasitako etapa bat itxi zuen. Etapa horretan, bi ezaugarri gailendu ziren: borroka zibila eta oinarri burgeseko rta ideologia liberaleko iraultza-prozesu bat.