1876ko konstituzioa iruzkina

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Canovasek eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderd

Kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen.

1876KO KONSTITUZIOA

1876an, Konstituzio berria ezarri zen. 1845ekoaren oso antzekoa . Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku. Gorteetan, bi ganbera: SENATUAK eta KONGRESUA . Erlijio katolikoa izendatu zuten Estatuaren erlijio ofizial, baina gurtza guztiak onartuta zeuden.

TXANDAKATZEA ETA BI ALDERDIKO SISTEMA

Canovasek bilatzen zuen alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka,

Alderdi kontserbadorea (Canovas buru). Garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen.

Alderdi liberala(Sagasta buru).  Liberal progresistez osatua zegoen. 

Sistema horretatik kanpo zeuden bai ezkertiarrak -errepublikarrak eta sozialistak- bai eskuindarrak -karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta nazionalista sortu berriak-.

JAUNTXOKERIA

Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, eta eskuineko eta ezkerreko alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten agintariek ezinbestean. Nekazari guneetan, jauntxoek kontrolatzen zituzten hauteskundeen azken emaitzak, une horretan aginpidea haren esku izatea egokitzen zitzaion alderdiaren mesedetan.


Entradas relacionadas: