1876ko Uztailaren 21eko Legea
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Aztergai dugun testu hau 1876ko uztailaren 21eko legearen atal bat da, beraz lehen mailako testu historikoa da. Horrez gain, testu juridikoa eta publikoa da. Gorteek Alfontso XII.aren berrepenarekin eman zuten lege hau, Errestaurazioaren hasieran, hirugarren karlistaldia amaitu ondoren. Testu hau Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta, baina, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako probintzietako herritarrei bereziki, lege honek aldaketak egiten baititu beren foru erregimenean. Lege honen xedea probintzia horiek gainerako probintziekin parekatzea da.
Lege honek Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban autonomia fiskala eta soldadutzaren salbuespena ezabatzen ditu
Gainera, lege honen bitartez gobernuari baimena ematen zaio Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzien onespenarekin lehengo foruetan egokitzat jotzen diren erreformak egiteko.
Lege hau Errestaurazioaren hasieran jarri zen indarrean. Deiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, 1874aren amaieran Borboien monarkia berrezarri zen, Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.
Errestaurazioak 1923ra arte iraun zuen. Tarte luze horretan, hiru errege-erregin egon ziren: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristina erreginordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.a (1902-1931).
Canovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa, eta berak eratu zuen garai hartako sistema politikoa. Berak zuzendu zuen Alfontso XII.aren erregealdiko lehen gobernua eta hiru helburu nagusi zituen: erregimen berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea (1876ko Konstituzioa), ordena sozial eta politikoa berrezartzea eta gerrak amaitzea. Gerra karlista 1876an buktu zen, karlistak militarki garaituz.
Azken karlistadaren ondoren, berriro hasi zen foruen inguruko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana. Orduan, Canovas del Castillok, aztertzen ari garen legearen bidez, foruetan murrizketak egitea erabaki zuen, euskal probintziak Espainiako gainerako probintziekin berdintzeko.
Lege honek euskal probintziek zituzten soldadutzaren salbuespena eta autonomia fiskala ezabatzen zituen. Legea euskal probintziei soilik zegoen zuzenduta, beraz, Nafarroan 1841eko 'Lege Hitzartua'k jarraitu zuen indarrean.