1876ko uztailaren 21eko legea “euskal foruak ezeztatzen dituena”
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB
1876ko uztailaren 21eko legea
Euskaldunak espainiar Konstituzioaren menpe gerazten dira eta, Beraz, konstituzioak azaltzen dituen eskubideak eta betebeharrak bete behar Dituzte (1. Artikulua). Espainartasun horretan bi arlo dira nagusi: Derrigorrezko soldaduska eta zergak.
Bestalde, amankomuneko egoeraz haratago joateko ate Bat irekitzen da 4. Artikukuan, foruen moldaketa egiteko prozesuaren 3 zatiak Zehazten baitira, 1841eko legearen ondoren zehaztu gabe izan zena. Hori Lortzeko honako 3 pausuak izango ziren: 1) Euskal lurraldeek moldaketa proiektua Aurkeztea (edo gutxienez hori egiteko adostasuna agertzea); 2) Gobernuak bere Gain hartzea proiektu hori edo euskal lurraldeen planteamendua entzunda eta Onartu gabe bere kabuz bat agertzea; 3) Gorteek gobernuaren proiektu hori Ontzat ematea.
KONKLUZIOA: . Euskal herritarren borondatea kontuan hartu gabe Espainiar liberal kontserbadoreek Foru sistemaren azken eraldaketa burutzen Dute lege honen bitartez. Foru sistema bertan behera geratzen da eta espainiar Estatu zentralista sendotzen da.
Foru sistematik jaiotako egitura berezia jartzen da Martxan, Kontzertu ekonomikoak. Ekonomia arloan legeak ez badu esaten ere euskal lurraldeek bereziak izango Dira aurrerantzean. 1877ko abenduaren 1ean Foru Diputazioak estatuak deseginda Aldeko diputazio probintzialak antolatzen ditu gobernuak. Hauek onartzen dute Egoera berria eta 1878ko legearen bitartez (otsailak 28) kontzertu ekonomikoak Martxan jartzen dira, euskal lurraldeak bereziak direla onartzen da.
Baina lurralde bakoitzak bere kontzertua antolatzeko Ahalmena izango du, 4 kontzertu ekonomiko sortuz. Kontzertu hauen bidez, Lurralde bakoitza zergak erabakitzeko ahalmena izango du neurri batean; zergak Biltzeko ahalmena ere bai; eta diru kopuru finkoa emango zaio espainiar Estatuari, kupoa