1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

6. TESTUA. 1876ko uztailaren 21eko legea

Kokapena

Aztertu behar dugun testua artikuluetan banatuta dagoen lehenengo mailako testu Juridikoa da. 1876ko uztailaren 21ean onartu eta 25ean argitaratu zen. Canovas Del Castillo ministroen kontseiluko buruak idatzia dela esan daiteke, ondoren Gorteek onartua eta azkenik erregeak sinatua. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Herritarrei zuzenduta dago eta edonork irakurri dezakeenez testu publikoa da. Idatzi honen helburua euskal foruak ezeztatzea edo deuseztatzea izango Litzateke.

Testuaren analisia eta ideia Nagusiak

1876/07/21 Karlisten porrotaren ondoren foruak ezabatu ziren lege honen bitartez. Gai Fiskalak eta soldaduzkoak estatuko besteen pare jarri zituzten eta foruek Ematen zizkiguten hainbat erakunde indargabetu ziren: Batzar Orokorrak eta Foru Diputazioak indargabetu eta probintzi Diputazioak soilik geratu ziren. Aipatzen Diren gaiak zerbitzu militarra bete behar izatea, zergak ordaintzea eta legeak Errealitate berrira egokitu behar izatea.

Lehenengo Artikuluan soldaduska espainiar orok egin behar duela dio, Euskal Herriko hiru Lurraldeak barne. Horrela foruek zekartzaten onuretako bat, soldaduskara ez Joatea, galdu zuten. Era honetan, euskal gizonezkoak gainerako lurraldeetakoen Bezalakoak izango dira. Betebehar hau bigarren artikuluan berrindartzen da, bai Deialdi arrunt zein berezietan dagozkien gizon kopurua aurkeztu behar dutela Zehazten baitu. Hirugarren artikuluan zehazten da euskal probintziek beste Lurrek bezala zergak ordaindu behar dituztela. Horrela Foruek jasotzen zuten Autonomia fiskala indargabetzen da, nahiz eta hortik gutxira Kontzertu Ekonomikoa Onartuko den. Azkenik, gobernuak zehazten du foruetako edozein lege erreformatu Dezakela Espainiaren zein euskal lurraldeen beharrak asetzeko, horrela bi Errealitateak uztartuz.

Testuingurua

Karlista eta Liberalen arteko borroka Fernando VII.Aren heriotzaren ostean hasi zen, Ondorengotza eskubideen ondorioz. Hiru Gerra Karlista egon ziren. Lehenengoa 1833-1839 artean gertatu zen. Karlistek Bilbo setiatu zuten, baina isabelinoek Irabazi eta Zumalakarregi karlisten jenerala hil zen betan. Ondoren ia Madrilerarte Iritsi ziren karlistak. Azkenik, galduko zutela ikusita, Maroto eta Esparteroren arteko Bergarako Besarkadarekin amaitu zen. Akordio honen ostean Karlistek Isabel onartu zuten eta libaralek kargu militarrak errespetatu eta Foruak defendatu zituzten, Konstituzioaren aurka ez zihoazen bitartean.

Bigarren Karlistada 1848-1849 bitartean gertatu zen, beraz aurrekoa baino laburragoa Izan zen eta garrantzia gutxiago izan zuen. 1860an berriro ere saiatu ziren, Espainiar tropak Maroko zihoazela aprobetxatu, baina ez zuten harrakastarik Izan.

1874an Pavía Eta Serrano jeneralek estatu kolpea eman zuten I. Errepublikaren aurka. Karlistek testuinguru hau baliatu zuten eta hirugarren Guda Karlistak eztanda Egin zuen. Batez ere Katalunia, Nafarroa eta euskal probintzietan izan zuen Eragina, baina ez zuten hiri garrantzitsurik menperatu. 1876an Karlos VIIak, Kandidatu karlistak, Espainiatik ihes egin zuen eta ez zen berriro bueltatu. Garaipenaren ostean, Ministroen Kontseiluko Presidentea zen Antonio Canovas del Castillok foruak ezabatu zituen hemen aztertu dugun lege honen bitartez. Autonomia ekonomikoa bakarrik mantendu zuten Kontzertu Ekonomikoen bitartez.

Ondorioak

Testuak Euskal Foruen abolizioa jasotzen du. Hortik aurrera bertakoak beste Espainiarrek bezala zerbitzu militarra bete behar zuten eta zegozkien zergak Ordaindu. Soilik parte ekonomikoa mantenduko zuten Kontzertu Ekonomikoen Bitartez. Foruen galerak garrantzia handia izan zuen gizartean eta Ramon de la Sotaren tradizionalismoaren sorrera ekarri zuen. Korronte hau EAJren barne Sartu zen Sabino Aranaren heriotzaren ostean.

Entradas relacionadas: