1896ko Bizkaiko greba: 'La Lucha de Clases' analisia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,79 KB
Sarrera
Aurreko testua 'La Lucha de Clases' astearekiko artikulua da; jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki sozial eta ekonomikoak ditu. Bestalde, Errestaurazioaren garaian —hau da, industrializazioaren garaia Euskal Herrian— kokatzen da, zehazki 1896. urtean. Testuaren egilea sozialista bat dela dirudi, agian Tomás Meabe izan zitekeena, eta Bizkaiko langileei zuzenduta dago. Haren asmoa greba arma gisa erabiltzea da, eta barrakoiak eta dendak kentzea du helburu.
Terminologia
Idatzia aztertzen hasteko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek argitzea, testua hobeto ulertzeko:
Barrakoiak: Meategietako langileen bizileku zikina eta desegokia adierazten dute.
Greba: Zerbait aldarrikatzeko egiten den lan-etenaldia.
Dendak: Bizkaiko meatzariek janaria lortzeko derrigorrez erabili behar izan zuten ekonomatoa. Bertako produktuak garestiagoak eta kalitate txarragoak ziren.
Ideia nagusiak
Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:
Data eta gertakarien laburpena
1896ko maiatzaren 1ean Bizkaiko meatzariek manifestazioak egin zituzten gobernuaren aurka, barrakoiak eta dendak kentzea eskatzeko. Bestetik, 1890ean egindako grebaren ondorioz lanaldia murriztea lortu zuten; egunean 12 ordutik 10 ordura pasatzea lorri zuten. Beste aldaketa asko lortzea ez zen posible izan, beraz egoera nagusiki bere horretan mantendu zen.
Horrez gain, Bizkaian langileak derrigortuta zeuden enpresetako dendetan eta kantinetan erostera, lana egin nahi bazuten. Horrek norberaren askatasunari erasotzen ziola adierazten du eta gobernua kritikatu egiten da horregatik. Bukatzeko, egoera honen aurka gobernua agian ez zegoen arren, testuak adierazten du langileek greba-eskubidea erabiliko zutela; gobernuak ez zien inolako mugarik jarri.
Testuingurua
Testuinguruari dagokionez, idatzia Errestaurazio garaian kokatuko litzateke. Alde batetik, industrializazioari esker langile mugimenduek indarra hartu zuten Euskal Herrian; bestetik, garaian bertan euskal nazionalismoaren sorrera ere agertu zen.
Langile mugimendua, hasieratik bukaerara (seigarren gaiaren erdia)
Balorazioa
Idatzia baloratzeko orduan nabarmendu daiteke dokumentu egokia dela; nahiz eta eskatzen zituzten aldaketa batzuk ez lortu, langileak kontzientziatzeko balio izan zuela argi geratzen da —hain zuzen ere, langileen greba kontzientziazioa sustatu zuen. Sozialistak beti langileen alde zeuden eta parte aktiboa hartzen zuten, derrigorrez meatzari izan gabe.