1929ko Crash-a eta Depresio Handia: Kausak eta Ondorioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,07 KB
1929ko Crash-a eta Depresio Handia
1929an New Yorkeko Burtsaren crash-a (finantzen hondoratzea adierazten duen ingelesezko hitza) gertatu zen, eta hilabete gutxian Depresio Handia bihurtu zen. Jarduera ekonomikoa gutxitu egin zen. Beherakadaren kausak finantza arlokoak izan ziren nagusiki: espekulazioa eta maileguaren gehiegizko hazkundea.
Kausak
Depresio Handia eragin zuten kausa nagusiak hauek izan ziren:
- Superprodukzioa: Industriako produktuen stockak metatu ziren, biltegiratuta geratuz. Horrez gain, nekazarien erosketa ahalmena galdu zen, nekazaritzako prezioen beherakadaren ondorioz.
- Espekulazioa: Jende askok maileguak eskatzen zituen burtsan inbertitzeko, akzioak erosteko asmoz, prezioak igoko zirelakoan irabazi azkarrak lortzeko. Mailegu horiek inbertsio espekulatzaileetara bideratzen ziren.
1929ko Crash-a: Burtsako Akzioen Beherakada
1929ko urrian hasi ziren burtsako akzioak jaisten. Urriaren 21ean, inbertitzaileak, Wall Streeteko Burtsan gertatzen ari zenarekin ikaratuta, sekulako akzio mordoa jarri zuten salgai. Orduan, Ostegun Beltza etorri zen. Izu ikaragarria zabaldu zen: inork erosi ez zituen 13 milioi akzio jarri ziren salgai, eta New Yorkeko merkatuak kiebra jo zuen. Beherakada ez zen gelditu. Zenbait hilabetez lur jota egon zen burtsa, eta milioi bat estatubatuar familia baino gehiagok galdu zuten zeukaten guztia.
Depresio Handiaren Ondorioak AEBetan
Krisia burtsatik bankuetara igaro zen, eta handik produkzio jarduerara. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:
- Milioika inbertitzaile txiki eta ertainek egun gutxian galdu zuten aurreztutakoa. Kalkuluen arabera, 20.000 suizidio izan ziren.
- 5.000 bankuk kiebra jo zuten, beren kapitala burtsan inbertitu baitzuten edo akzioak erosteko partikularrei egindako maileguetan.
- Produkzio industriala % 38 jaitsi zen, eskaera faltagatik.
- Nekazaritzako prezioak izugarri jaitsi ziren.
- Langabezia 13 milioi langabetura heldu zen; enpleguari eutsi ziotenek, berriz, erosketa ahalmena galdu zuten.
Depresioaren eragina munduko beste herrialdeetan
Estatu Batuekiko mendekotasun ekonomikoa zela medio, krisia sistema kapitalistari loturiko ia mundu osora zabaldu zen. Sobietar Batasuna, ordea, ondorioetatik libratu zen. Krisia zabaltzeko arrazoien artean, amerikarrak inportazioak murrizten hasi izana eta Europatik utzitako kapitalak erretiratzea daude.
- Frantzia: Nazioarteko merkataritzako liberaren debaluazioak eragin zion, eta ez zituen Alemaniaren gerrako ordainak jaso.
- Europatik kanpoko herrialdeak: Ekonomiek porrot egin zuten, monolaborantzako erregimenean ekoiztutako lehengaien mendekoak baitziren (adibidez, Brasil, Txile, Australia, Zeilan...).
- Alemania: Gastuak sarrerak baino handiagoak izan ziren (defizita), eta biztanleria aktiboaren % 40 langabezian geratu zen.
- Erresuma Batua: Ekonomia ahuldu egin zen, eta Gobernuak libera debaluatu zuen.