1929ko Krisi Handia eta 1930eko Hamarkadako Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

1929ko Krisiaren Jatorria

Superprodukzioa eta espekulazioa izan ziren krisi ekonomiko honen kausa nagusiak:

  • Superprodukzioa: Lehen Mundu Gerran ekonomia-baliabideak gerra-ekoizpenerako erabili zituzten. Gerra amaitu zenean, herrialde batzuek, hala nola AEBek, Argentinak, Japoniak eta Australiak, nazioarteko merkatuan Europako ekoizpena ordezkatu zuten. Horrek gehiegizko eskaintza sortu zuen.
  • Espekulazioa: 1920ko hamarkadan, Estatu Batuetako ekonomia, hein handi batean, higiezinen espekulazioan eta burtsan oinarrituta zegoen.

Horren guztiaren ondorioz, Burtsaren Krisia gertatu zen. Enpresek eta bankuek ordainketei aurre egiteko dirua bilatu zutenean, akzioak masiboki saldu zituzten. 1929ko urriaren 24an, Ostegun Beltzean, akzio asko saldu ziren, eta ondorioz, enpresen balioek gainbehera egin zuten, inbertitzaileek lur joz.

Krisi Handiaren Ondorioak eta Konpontzeko Ahaleginak

Krisi ekonomikoak langabezia-hazkunde handia eragin zuen, eta horrek kontsumoa murriztea ekarri zuen. Bankuek maileguak murriztu zituzten, eta horrek krisia mundu osoan hedatzen lagundu zuen.

Mundu osoan azkar hedatu zen bi arrazoi nagusi hauengatik:

  1. AEBek inportazioak gutxitu zituzten Latinoamerikako herrialdeetan.
  2. Estatu Batuetako bankuak Dawes Planean utzitako kapitalak aberriratu zituzten.

Herrialde guztietan krisia gainditzeko politikak ezarri ziren. AEBetan, Roosevelt presidenteak New Deal izeneko programa jarri zuen martxan. Programa horrek estatuak ekonomian esku-hartze handiagoa izatea ezartzen zuen. Lanpostuak sortzeko eta gizarte-babesa handitzeko, estatuak asko inbertitu zuen herri-lanetan eta nekazaritzarako diru-laguntzetan. Horrela, kontsumoa eta ekonomia suspertu eta sustatuko ziren.

Estremismo Politikoaren Garaipena

Nazioarteko insolidaritatea eta krisi ekonomikoa zirela eta, biztanleriak konfiantza galdu zuen demokrazian. Giro horretan, alderdi estremistek jarraitzaile asko lortu zituzten:

  • Langileek eta nekazariek krisiaren ondorioak pairatzen zituzten, eta alderdi komunisten alde jarri ziren. Sobietar Batasuna bihurtu zen haien eredu, 1930eko hamarkadan bere ekonomia izugarri hazi zelako.
  • Erdi-mailako klaseak eta burgesia eskuin muturreko alderdien alde jartzen hasi ziren, uste zutelako alderdi moderatuak ez zirela gai herrialdeetako krisiak gainditzeko, ezta iraultza komunista bat gertatzea eragozteko ere. Ia herrialde guztietan alderdi faxistak sortu ziren.

Giro horretan, diktadurak ezarri ziren Portugalen, Austrian, Grezian eta, noski, Alemanian. Alemanian, Hitlerrek zuzendutako erregimen naziak boterea hartu zuen.

Entradas relacionadas: