1929ko Krisia eta Estatuaren Esku-hartze Ekonomikoa
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,03 KB
1929ko Krisiaren Arrazoiak eta Ondorioak
Moneta Politika Aldakorra (1927-1928)
1927an, atzerakada txikiak gertatu ziren industrian eta nekazaritzan. Horren aurrean, moneta politika hedatzailea ezarri zen eta interes-tasak jaitsi ziren. Ondorioz, ekoizpena, hipoteka-bolumena, zorpetzea eta prezioak handitu ziren, inflazioa sortuz.
1928an, tentsio inflazionistak nagusitu zirenez, moneta politika murriztailea ezarri zen, interes-tasak handituz. Horrek AEBetara kapitala erakarri zuen. Merkataritza-inbertsioak jaitsi ziren eta lurralde zordunek arazoak izan zituzten. 1929ko krisiaren oinarrian oreka eza zegoen, espekulazioa sortuz.
Burtsa Krisia (1929)
1929tik 1933ra erorketa gertatu zen. Enpresen emaitza txarrak agertu zirenean, burtsa krisia piztu zen. Burtsan beldurra zegoenez, akziodunak bankuetatik dirua ateratzera joan ziren. Gordailugileek beren dirua berreskuratu nahi zuten eta enpresek kreditua nahi zuten egoera zailetik ateratzeko. Beraz, kredituak eta gordailuen itzulketa baldintzatuta garatu ziren. Eskari agregatuak eta prezioak behera egin zuten. Enpresen kostu finkoak egonkortu zirenean, etekinak jaitsi ziren, inbertsio eta enplegu falta sortuz.
Deflazioa eta Banku Krisia (1930)
1930ean deflazioa eta banku krisia gertatu ziren. AEBetan balore-zorroaren balioa jaitsi egin zen, zorpetzea handituz. Estatu Batuetan deflazioa gertatu zen. Europan, kanpo-inbertsioa jaitsi zen. Finantza krisia Amerikatik Europara hedatu zen. Amerikako maileguei esker, Alemania errekuperatzen hasi zen, baina Amerikako krisiaren ondorioz, mailegu hauek gutxitu ziren. Austriatik Alemaniara eta Alemaniatik Erresuma Batura hedatu zen krisia. Krisiaren ondorioz, langabezia igo zen eta lehengaien kontsumoa eta inportazioa jaitsi ziren.
Estatuaren Esku-hartzea Ekonomian eta Eredu Nazionalak
Estatu demokratikoetan estatuaren esku-hartzea ekonomian gero eta handiagoa zen. Horrek sistema autoritarioak bultzatu zituen: faxismoa eta komunismoa.
AEB: New Deal
- Helburua: Produkzio-ahalmena gutxitzea, eros-ahalmena handitzea eta langabezia gutxitzea. Horrek errentaren birbanaketa eragin zuen.
- Neurriak:
- Nekazaritza: Diru-laguntzak eman ziren azaleraren murrizketagatik, prezioak berpizteko.
- Merkataritza: Dolarra debaluatu zen, urre-truke patroia hankaz gora jarriz.
- Finantza sistema: Gobernuak merkataritza-bankuak eta negozio-bankuak bereiztea nahi zuen. Horrek inbertitzaileen konfiantza berreskuratzea ekarriko zuen.
- Industria: Nazio Industria Berreraikitzeko Legea ezarri zen, 1933an gobernuaren Herri Lanetarako inbertsioak bultzatuz.
- Emaitzak: Gizarte-ondorioak ondorio ekonomikoak baino hobeak izan ziren, baina ez zuten gizarte-tentsiorik sortu. Langabeziak altua izaten jarraitu zuen.
Alemania: Nazionalsozialismoa
Lehen Mundu Gerraren eta Depresio Handiaren ondoren hasi zen, Hitlerrek boterea demokratikoki lortu zuenean.
- Helburua: Munduan eredu ekonomiko berri bat ezartzea, autarkikoa, eta hori lortzeko hedapen politiko berria. Hitlerrek Alemania bere buruaren jabe izatea nahi zuen.
- Garapena (1933-1938): Helburu nagusia hazkunde ekonomikoa izan zen; horretarako tresna Herri Lanen Politika izan zen, arraste-efektuen bidez. Inbertsio publikoa bultzatu zuten; errepideak eraiki ziren, tankeak eta armadak erraz mugitzeko.
- Emaitza: Langabezia 6.000.000tik 2.500.000ra jaitsi zen eta oinarrizko industriaren ekoizpena biderkatu zen.
- Ondorioak: 1939an, langileen eskaria eskaintzaren gainetik zegoen; urrea aurreratu zen, ekialdearekiko merkataritza handitu zen eta Reichsbank-en erreserbak handitu ziren, juduen aurkako konfiskazio politiken bidez.
Erresuma Batua: Esku-hartze Oso Txikia
Partidu Laboristaren helburu nagusia enpresa eta inbertsio pribatua berpiztea zen.
- Neurriak:
- Finantza sistema: Interes-tasen jaitsiera gertatu zen, dirua merketuz inbertsio pribatua bultzatzeko. Zorra birmoldatu zuten, kreditua, inbertsioa eta merkataritza bultzatzeko. Urre-patroia utzi eta dolarraren nagusitasuna onartu zuten.
- Industria sektorea: Eraikuntza bultzatzeko aurrekontua handitu eta langabezia-diru-laguntzen aurrekontua %50 murriztu zen.
- Emaitzak: Ondorioz, langabezia jaitsi zen eta hazkundea gertatu zen industria berrietan. Merkataritza kolonietara zuzendu zen.
Errusiaren Industrializazioa (1860-1917)
Estatuak bultzatu zuen, aurrebaldintza jopuaren askapena izanik. Lurren pribatizazio prozesua bultzatu zuten, baina motela izan zen, eta zaila nekazariak hirietara bultzatzea. Protagonista Estatu Zarista izan zen, kapitala erakarri zuen eta merkatu nazionala eratu zuen. Finantzaketan kapitala atzerritik ekarri zuten, esportazioa bultzatuz.
Errusiar hazkunde-ereduaren leherketaren arrazoiak:
- Depresio Handia, Lehen Globalizazioak ekarria.
- Zergak mantentzeagatik grebak, atentatuak eta altxamenduak hasi ziren.
- Lehen Mundu Gerran Burgesia Industrialak emandako laguntza.
SESB-en Eredu Ekonomiko Komunista (1917-1929)
Ekonomia planifikatua izan zen, Stalinek aurrera eraman zuena. Bertan, goiko mailan Goren Batzordea kokatzen zen eta horrek bost urtero helburuak finkatzen zituen sektore eta enpresa bakoitzarentzat. 1930 arte teknologia europarra bakarrik erabili zen, gero amerikarra eta Gerra Hotzetik aurrera sobietarra. Teknologiaren inportazioa finantzatzeko nekazaritza-esportazioa bultzatu zen eta barnealdean buru bakoitzeko kontsumoa murriztu zen.
SESB-en Aldaketa Ekonomikoa: Nekazaritzatik industriara aldatu zen. Hasieran, protagonista industria arina zen, baina gero astuna izan zen. Arrakasta handiena Ingeniaritza Mekanikoaren garapena izan zen, AEBetako helburu berbera lortuz.