1929ko Krisiaren Arrazoiak, Ondorioak eta Politika Deflazionista

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

1929ko Krisiaren Arrazoiak

Gehiegizko konfiantza izan zen, aurreko urteetako oparotasunak eragindakoa. Enpresa askok, etekinak akzioak erosteko erabili zituzten, eta horregatik, akzioen prezioak etengabe egiten zuen gora. Hori dela eta, inbertsiogileek, akzioak erosteko, bankuetatik mailegatutako dirua erabiltzen zuten. Burtsan erortzen hasi zenean, bankuek kredituak itzultzeko eskatu zuten eta horrela, beheranzko lasterketa hasi zen, akzioak gehiago jaitsi orduko saltzeko beharra zegoelako.

Ondorio Ekonomikoak

Jendeak ezin zuen horrenbeste erosi eta horren aurrean produkzioa jaitsi zen. Uzta osoak bota edo erre ziren erosterik ez zegoelako, bitartean, hainbat modu urrian bizi ziren. Munduko altzairu produkzioak behera egin zuen: 1929an 121 milioi tona egin zituzten eta 1932an 50 milioi besterik ez. Estatu Batuetan zeuden 23.000 bankutik 5.000 itxi behar izan zuten.

Ondorio Sozialak

Bizimodua asko pobretu zen, langileek dirua, lana eta lurrak galdu zituzten. Gainera, soldatak asko jaitsi ziren, lagun asko lan bila zebilenez, oso soldata txikiak onartu zituztelako. Krisiaren ondoriorik txarrena langabezia handitzea izan zen (Estatu Batuetan hamar milioi langile langabezian zeuden). Lanik gabe zeuden jende askok ongintzazko jantokietara jotzen zuten jateko, baita aterpetxeetara lo egiteko. Kaleetan, hainbat eskale gehiago ibiltzen ziren.

Ondorio Politikoak

Biztanle askok gobernua kritikatzen zuten krisia gelditzen ez jakiteagatik. Langabezia eta miseria hori ikusita, langileek jarrera gogorragoa erakutsi zuten alderdi sozialista eta komunisten alde agertzen hasi ziren. Beste batzuk, berriz, demokrazia artzen zuten egoeraren errudun, eta demokraziaren aurkako alderdi faxistei ematen zieten botoa. Krisiaren eraginez, liberalismoak izen ona galdu eta salbatzaileen moduan agertuko beste ideologia batzuk nagusitu ziren, besteak beste, totalitarismoaren ultraeskuindarra eta mugimendu iraultzaile ezkertiarrak, Sobietar Batasuna imitatu nahian.

Politika Deflazionista

Estatuak hartutako zenbait neurri murriztaileak osatzen dute: gastu publikoak murriztu edo ezabatu eta zergak handitu (tabakoa, edari alkoholdunak, erregaiak...). Inportazioak murriztu eta esportazioak ugaldu pagamendu balantza orekatzeko. Soldatak izoztu edo murriztu produkzio-kostuak arintzeko eta, hartara, eskaria bizkortzeko eta enpresen mozkinak handitzeko.

Entradas relacionadas: