1929ko New Yorkeko Burtsaren Crasha eta Ondorioak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

New Yorkeko Burtsaren Crasha (1929)

New Yorkeko burtsan kotizazioek behera eginez hasi zena, 1929ko udazkenean, denbora laburrean kapitalismoaren historia osoko krisirik handiena izan zen.

Espekulazioaren Garaia (1925-1929)

1925etik, New Yorkeko burtsako akzioen kotizazioek etengabeko gorakada izan zuten eta irabazi itzelak pilatzen zituzten. Bankuek, enpresaburuek eta norbanako askok gero eta gehiago inbertitzen zuten, itxuraz irabazi itzelak eta seguruak eskaintzen zituen jarduera batean.

Burtsako akzioak erosteko kredituak lortzea oso erraza zen, eta horrek, zalantzarik gabe, gehiago areagotu zuen espekulazioa. Akzioen prezio gero eta altuagoaren eta enpresen jarduera errealaren arteko alde gero eta handiagoa etengabe hasi zen.

Ostegun Beltza eta Erorketa

Urriaren 24an, akzio kopuru oso handia jarri zen salgai, eta horrek prezioak jaistea eragin zuen; hurrengo bi egunetan, prezioek jaisten jarraitu zuten. Egun horri Ostegun Beltzaren izena jarri zioten.

Hilabete gutxi batzuetan, burtsa-indizea hondatu egin zen. Inbertitzaileak izutu eta, horrela, balioak modu masiboan saltzen hasi ziren. Horren ondorioz, banku batzuek kotizazioen beherakada geldiarazteko egindako ahalegina alferrekoa izan zen. Bi urte eta erdian, Wall Streeteko kotizazioen balioaren zati handi bat galdu zen.

Ondorioak Gizartean eta Politikan

Gizartearen arloan, krisiak modu masiboan suntsitu zituen lanpostuak, sektore ekonomiko guztietan. Langabeziaren hazkundea oso larria izan zen, gizarte-babeseko sistemak garapen handirik ez zutela aintzat hartuta.

Gizarte-Miseriaren Hedapena

Langabezia luzeak miseria zekarren. Ordura arte oparoak izandako herrietan, egoera ulertu ezinik izuturik zeuden biztanleak. Honako hauek ugaritu ziren:

  • Eskaleak
  • Gaueko aterpetxeak
  • Karitateko jantokiak

Aberatsen eta pobreen arteko kontrastea gero eta handiagoa zen, eta lana gorde zutenen eta galdu egin zutenen arteko aldeak itzelak ziren.

Erregimen Parlamentarioen Krisia

Gobernuek krisiari aurre egiteko hartutako lehenengo neurriak, oro har, alferrekoak izan ziren, eta horrek haserre handia eragin zuen biztanleen artean. Muturreko ideologiek indarra hartu zuten:

  • Ezkerretik: Sozialismoak eta, batik bat, komunismoak.
  • Eskuinetik: Joera autoritarioek eta, batez ere, faxismoek.

Behin betiko balantzea oso txarra izan zen erregimen parlamentarioentzat. Autoritarismoa nagusitu egin zen Europako eta Amerika Latinoko herri askotan. Diktadura formarik ankerrenak, faxismoak, Europa osoan hedatu ziren. Posizio berri horren adibidea, esate baterako, 1936tik aurrera Herri Fronteak sortzea izan zen.

Entradas relacionadas: