1936ko Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB
1936ko Estatutua (urriaren 1ean) (Gerra Zibilaren hasieran)
1933ko hauteskundeetan erradikalen eta CEDAren bi urteko gobernuan, estatuaren proiektua etenda gelditu zen, erdiko eta eskuineko alderdiak horren aurka zeudelako. 1936ko hauteskundeetan, ANV-ra hurbildu nahi izatean oinarrituz, Indalecio Prietok (alderdi sozialista) ez zuen Jose Antonio Agirre idazkaria Fronte Popularraren aurrean baztertu, Gorteetan batzorde bat eratuko zutela aginduz. Bien artean kolaboratuko zuten proiektuan. Bakarrik estatuturako batzordea eratzeko baimena eman ez ezik, bera izan zen batzorde horren burua. Gerra Zibila hasteak ez zuen geldiarazi estatutu-prozesua, nazionalisten babesa bermatzeko truke (autonomia estatutua → babesa totala), eta azkenean, 1936ko urriaren 1ean aldarrikapena Gorteetan onetsi zen. Onetsitako testua Prieto sozialistak idatzi zuen; aurreko bertsioak baino laburragoa eta bakunagoa zen, azkarrago onetsi ahal izateko. 1937an Eusko Jaurlaritzaren gobernua osatu zen.
Jose Antonio Agirre abertzalea lehendakari hautatu zuten, abertzaleen eta ezkerreko errepublikanoen arteko gobernu misto batean (EAJk lau, PSOEk hiru, Eusko Abertzale Ekintza bat, Batasun Errepublikanoak bat eta PCEk bat). Lurraldearen isolamentuak nolabaiteko independentzia ahalbidetu zuen; Eusko Jaurlaritzak zenbait gauza sortu zituen: EAEko dirua, ertzaintza, ikurrina, nazioarteko politika eta eusko gudarostea (armada autonomikoa, bertakoa). Armada horrek hogeita bost batailoi anarkista izan zituen, Fronte Popularrekoak, eta hogei batailoi abertzale.
Estatutua onartzen denerako, eragin geografikoa oso laburra zen, Bizkaian soilik, nahiz eta estatutuan Araba eta Gipuzkoa aipatu. Momentu horretan, nazionalen esku zeuden. Beste eskumen batzuk:
- Justiziaren antolaketa Eusko Jaurlaritzak beregain hartuko zuen, horrela bertako delitu politiko eta sozialak epaitzeko eta horrela beste zona errepublikanotan gertatu ziren gehiegikeriak ekiditeko.
- Kultura eta hezkuntza beregan hartu: Ondorioz, euskararen ikaskuntza bultzatu eta Euskal Unibertsitatea bultzatu: medikuntza.
B- GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1936-1937)
Gerra Zibila Espainian
Altxamendu militarretik gerrara.
1936ko uztaileko altxamendu militarra. Espainia bi eremutan banatuta.
a. Data esanguratsuak:
Bi izango dira, uztailaren 17a altxamendua Marokon, uztailaren 18-20a altxamendu militarra gainontzeko lurraldeetara hedatu zelako.
b. Jeneral altxatuak:
Franco: Altxamenduaren buruzagitza hartu zuen. Queipo de Llano: Sevillan. Mola jenerala: Nafarroan, Erreketen karlisten laguntzarekin. Canalejas.
c. Erresistentzia guneak:
Madril, Bartzelona eta Valentzia. Nabarmenduko dira langile elkarteak, erasorako guardiak eta guardia zibilarekin batera (estatu kolpeari aurre egin).
d. Bi eskualdeak:
- Eskualde nazionala: Galizia, Gaztela-Leon, Araba eta Nafarroa. Aragoiko mendebaldeko zatia: Balear uharteak, Menorca izan ezik. Andaluzian; Cadiz eta Balear uharteak.
- Eskualde errepublikanoa: Gainontzeko guztia.
e. Bi ideologiak:
- Nazionaleena (Matxinoak): Eliza katolikoa, oligarkia tradizionala, alderdi eskuindarra.
- Errepublikanoak: Errepublika demokratikoaren defentsan, errepublikano eskuindarrak, ezkertiarrak, sozialistak, komunistak eta anarkisten kolaborazioekin. → Kolaboratuko dute Iraultza Soziala eta ekonomikoa egiteko. Oso kaltegarria Errepublikarentzat.