1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak idatzi zuen testu hau 1936ko urriaren 4an; beraz, lehen mailako iturria dela esan dezakegu. Bi aldiz argitaratu zen: lehenengoz, Gaceta de Madrid aldizkarian, eta geroago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea izan zen.

Testuaren Izaera eta Helburua

Testu motari dagokionez, juridikoa dela antzematen da. Agertzen diren artikuluetan, Diputatuen Kongresuak eginiko legeak azaltzen dira; beraz, adierazpen politiko baten modukoa ere bada. Testua Espainiako Gorteei eta Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago, euskal probintziek izango duten autonomia azaltzen baitu.

Estatutuaren Ideia Nagusiak

Testu honen puntu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Lurraldetasuna: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen duten lurraldeak Euskal Herria izena hartuko du eta bere lege eta eskubide propioak izango ditu.
  • Hizkuntza: Euskara hizkuntza ofiziala izango da, gaztelaniarekin batera.
  • Ordezkaritza: Ordezkaria sufragio unibertsalaren bidez hautatuko da eta behin-behineko gobernu bat osatuko du.
  • Bitartekaritza: Ordezkari hori izango da Euskal Herriaren eta Errepublikako gobernuaren arteko bitartekaria.

Testuinguru Historikoa: Bigarren Errepublika

Lege hau idatzi zen garaia ez zen oso oparoa izan; egoera ekonomikoa, soziala eta politikoa gatazkatsua zen. 1931 eta 1936 urte bitartean kokatu behar dugu, hots, Bigarren Errepublika garaian. Errepublika hasi baino lehen, euskal abertzaleek autonomia-eskubidea errebindikatzeko eta euskal erakunde-nortasuna lortzeko aukera ikusi zuten.

Beraiek nahi zutena lurralde osoa berdinduko zuen Estatutu bat ezartzea zen, eta ez foruak, azken horiek lurralde bakoitzeko berezitasunak bakarrik mantentzen zituztelako.

Autonomia Lortzeko Bidea

Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Euskal Herrian eta Katalunian gogo biziagoa sortu zen autonomiaren alde. 1918an, Romanonesen gobernu liberalak batzorde bat sortu zuen estatutu bat onartzeko, baina ez zuen aurrera egin. II. Errepublikarekin, itxaropena berpiztu zen: Konstituzioak autonomia lortzeko bidea ireki zuen. Katalanek azkar lortu zuten beraiena; Euskal Herrian, ordea, EAJk bultzatuta, hiru saiakera egin zituzten estatutua behin betiko onartu arte.

Entradas relacionadas: