1936ko uztailako altxamendu militarra eta banaketa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
1936ko uztailako altxamendu militarra
Emilio Mola buru zuen zuzendaritza teknikoa. Bere ustez, golpe militarra indarrez egin behar zen, baita errepublikaren aldeko armadako kideen aurka ere.
Kronologia eta hasierako gertaerak
Lehenik gerra-egoera aldarrikatu zuten; sindikal ezkertiar batzuk atxilotu eta hil zituzten, zenbait altxamendu egin ziren eta Jeneralen junta eratu zen. Errepublikaren aurkako altxamendua uztailak 18an deklaratu zuten, baina uztailaren 17an Melillan hasi zen, Marokoko gainerako tropak matxinatuz.
Gainerako tropek telegrama bidali zioten Francori, eta berak gerra-egoera aldarrikatu zuen Kanarietan. Uztailaren 18tik 20ra altxamendu militarra gainerako lurraldeetara zabaldu zen; emaitza ez zen berdina toki guztietan.
Eragin eremuak
- Andaluzian, Queipo de Llanoek indarkeria bortitza eragin eta langileen erresistentzia suntsitu zuen.
- Mola jeneralak Nafarroa okupatu zuen, errekete karlisten laguntzarekin; honekin bat egin zuten.
- Canabellasek ia Aragoia osoa hartu zuen.
- Gaztela-Leonen, Extremaduran, Galizian eta Mallorcan ere altxamendu militarrak arrakasta izan zuten.
- Madrilen, Bartzelonan eta Valentziako hirietan altxamendua geldiarazi zuten.
- Erasorako Guardia eta Guardia Zibileko sektore askok errepublikarekiko leial izatea erabaki zuten, baita herritar askok ere.
- Matxinadak Ipar Mendebaldean arrakastatsuak izan ziren; erdialdean eta ekialdean porrot egin zuten.
Espainia bi eremutan banatu
Errepublikanoak: anarkistak eta komunistak.
Matxinatuak (Nazionalak): oligarkak, katolikoak, eskuindarrak.
Hiri nagusiak eta industria guneak gobernuarenak (errepublikanoak) geratu ziren; nekazaritza eremuak kontserbadoreen (matxinatuen) esku geratu ziren.
Arma eta itsas baliabideak
Hasieran errepublikanoek itsasoko baliabideak zituzten, baina matxinatuak nagusitu ziren, Italiatik eta Alemaniatik hegazkin modernoak heltzeagatik.
Neurriak eta gobernu-egoera
Beraz, Kirogak dimisioa aurkeztu zuen, eta Giralda gobernura etorri zen. Bere neurriak ez ziren eraginkorrak izan; errepublika ahulduta geratu zen.
Horretaz gain, errepublikako akats nagusiak izan ziren: ez zuten erabaki bateraturik hartzen eta haien zuzendaritza politikoa zein militarra nahiko kaskar eta ahula izan zen.
Matxinatuen ideologia
Matxinatuak esaten zuten gerra hau zela askapenerako gurutzada, hau da, gerra elizarekin zerikusia zuena; beraz, errepublikanoen taldea separatista zela uste zuten.
Gerra zibilaren nazioarteko dimentsioa
Hasieran nazioartean neurriak adostu ziren Espainian esku hartzea mugatzeko eta armamentu edo materialen esportazioa debekatzeko; halere, neurriak ez ziren eraginkorrak izan. Azkenean, egoera farse modukoa izan zen, zeren Alemaniak eta Italiak laguntza eman ziotenean matxinatuei.