1980–1990eko euskal literaturaren joerak eta egileak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,37 KB
1980eko hamarkada: abangoardia eta errealitatera gerturatzea
1980eko hamarkada: Euskal idazleen elkartea eratuko zuten 1982an; handik bost urtera euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpretatzaileen elkarteak sortu ziren. Aurreko hamarraldia abangoardiak eta esperimentalismoak markatu zuen, eta garai honetan idazleen artean errealitatera gerturatzeko beharra nabarmendu zen.
Joan Mari Irigoien eta "Babilonia" (1989)
Joan Mari Irigoienen kasuan, "Babilonia" (1989) Hegoamerikako errealismo magikotik abiatu zen nobelak osatzerakoan. Tradizioa oinarri duen Euskal Herriak mundu erdaldunarekin harremanetan jartzean sortuko ziren gatazkak islatuko zituen. Kontakizunek, Gabriel García Márquez-en Cien años de soledad bezala, belaunaldi askoren ikuspegia eskaintzen zuten, mundu idilikoaren bilakaera hobeto azaltzeko asmoz.
Anjel Lertxundi eta eraginak
Anjel Lertxundi-ren Hamaseigarrena nobelan ere Márquez-en Crónica de una muerte anunciada obrarengandiko eragina antzematen da. Bigarren autore hau Joan Mari-ren ikuspegi idilikoarekin apurtzen da, eta baserri giroan kondenaturik dagoen emakume baten bakardadeaz hitz egiten du.
Atxaga eta arrakasta
Hamarkada honen amaieran, Atxaga hautsak harrotu zituen. 1988an argitaratutako Obabakoak izeneko ipuin-bildumak zur eta lur utzi zituen bai irakurleak bai kritikak, eta urte bat geroago Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen.
1990eko hamarkada: errealismo gordinagoa eta belaunaldiaren diagnostikoa
1990eko hamarkadara begira, Atxagak eta bere modura gainerako idazlek errealismo gordinago batera egin zuten salto. Atxagaren kasuan, Behi euskaldun baten memoriak bezalako lanek bi ibilbideren arteko lotura izan zezakeen: nobelan fantastikotasun elementuak ager daitezke, nahiz eta testuingurua erabat errealistatzat har daitekeen.
Obrak eta gai nagusiak
Beste obren artean, zenbait lanek euskal gatazken inguruko kontuak jorratzen zituzten, eta belaunaldiaren erretratuak ematen zituzten. Testu batzuek norberaren bakardadea, herriaren memoria eta gatazka sozialaren ondorioak landu zituzten gaien artean.
Ramon Saizarbitoria eta "Hamaika pauso" (1995)
19 urteko isiltasunaren ostean, Ramon Saizarbitoriak Hamaika pauso (1995) argitaratu zuen. Bertan eta ondoko liburuetan estilo ariketak antzematen dira; egitura eta formarekin izandako kezka gehienetan bigarren mailara pasatu zen, eta euskal gatazkak maiz liburuaren ardatza bihurtu ziren. Testuak Ramonen belaunaldiaren erretratu bat eskaintzen duela esan daiteke.
Bestelako lanak eta idazleak
Ramon Saizarbitoriak bestelako bi liburu ere argitaratu zituen, esaterako Bihotz bi gerrako kronikak eta Gorde nazazu lurpean. Etapa honetan hainbat idazle gehiago agertu ziren eta aipagarriak izan ziren:
- Koldo Izagirre
- Patxi Zabaleta
- Edorta Jiménez
- Lourdes Oñederra
Belaunaldi berria (2000 inguruan)
2000 urtearen inguruan agertuko ziren idazle gazteak ere nabarmentzen hasi ziren. Horien artean azpimarratzekoa dira Harkaitz Cano eta Unai Elorriaga, beste askoren artean.