70eko Hamarkadako Krisi Ekonomikoak: Zergatiak, Ondorioak eta Erantzunak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB
Lehenengo Ezegonkortasunaren Arrazoiak
Hiru arrazoi nagusik eragin zuten lehenengo ezegonkortasuna:
- Ekonomiaren etengabeko hazkundea: Lehengaien eskaria eskaintzaren gainetik zegoen, eta honek tentsio inflazionistak sortu zituen. Energiaren arazoak egoera larriagotu zuen.
- Moneta sistema: Dolarraren patroiaren amaierak eta AEBen kanpoko defizit altuak likidezia ugari sortu zuen, dolarraren debaluazioa eraginez. Honek, ganbio-tipo ezegonkorrak eta inflazio gorakorra ekarri zituen. Europa, bere aldetik, Europar Moneta Batasuna proiektua abiarazi zuen.
- Industria ekoizpenaren eta nazioarteko lanaren zatiketaren aldaketak: Garapen bidean zeuden herrialdeak azkar sartu ziren munduko ekonomian. Honek munduko populazioa eta eskaria handitu zituen, lehengaien eta energiaren prezioen igoera eraginez.
- Politika keynesianoan tentsio inflazionistak:
Krisia (1973-74)
Petrolioak ikatza ordezkatu zuen eta eskaria eskaintzaren gainetik jarri zenez, petrolioaren prezioa igo zen. 1973an OPEP sortu zen, petrolioaren merkatua eta prezioa kontrolatzeko.
Ondorioak:
- Lurralde produktugileentzat: Petrolioaren prezioaren kontrola zutela aprobetxatuz, multinazionalei petrolioaren kontrola erdira jaitsi eta beraien eros-ahalmena handitu zuten.
- Lurralde erosleentzat: Lanorduak, enpleguak eta inbertsio-programak jaitsi ziren. Honek errenta eta eskariaren beherakada eta langabeziaren gorakada ekarri zituen.
Krisia (1978-79)
Arrazoiak:
Pertsiar Golkoan, Irango iraultzaren ondorioz, petrolioaren prezioa igo zen. AEBetan krisia areagotu zen, interes-tipoen igoera berria eraginez.
Ondorioak:
- AEBetan dirua garestitu zenean, inbertsio produktiboa gelditu egin zen.
- Garapen bidean dauden herrialdeen zorra seikoiztu zen.
- Petrolioa garestitu eta esportazioak murriztu ziren.
- Enpresen ekoizpen txikiak baldintzatu zuen esportazioa.
Krisiaren Aurkako Errezetak: 1980ko Hamarkadako Politika Liberalak
Alderdi guztien helburu nagusia merkatu-mekanismoen malgutasuna berrezartzea zen. Politika liberalak herrialde guztietan aplikatzen hasi ziren.
Mekanismo malgu horien atzean zeuden:
- Moneta politika, inflazioa eteteko.
- Konkurrentzia politikak (finantza-merkatua askatu, lan-merkatua malgutu, prezioen gaineko kontrolak ezabatu).
- Sektore publikoaren tamaina txikitu.
- Enplegu politika (lanaren malgutasunak langabezia areagotuko zuen).
Emaitzak:
- Inflazioaren kontrola lortu zen, baina jarduera ekonomikoa eten zen.
- Defizit publikoaren kontrolean ez zuen arrakastarik izan.
- Hazkunde ekonomikoa ahula izan zen.
- Konkurrentzia sortzeak monopolioak ezabatzea ekarri zuen. Orduan, enpresek integrazio-prozesuak burutu zituzten merkatua kontrolatzeko eta produktu berriak eskainiz bezeroak erakartzeko.
Krisia
Arrazoiak:
Irakeko armadak Kuwait hartu zuen, eta AEek Irakeko tropak kanporatzeko esku hartu zuten.
Ondorioak:
Petrolioaren krisiak ekonomia postindustriala ekarriko du, egungo ekonomiaren ezaugarri batzuk agertuz (industriaren pisuaren galera, fabrikazioaren kanporatzea, eraldaketa-prozesuak).
Berrikuntza teknikoak 3. Industria Iraultzan garrantzia hartuko du, lan-eskaria jaitsiko da eta eskulan trebatua bultzatuko da.