A.S. Neill eta Summerhill Eskola: Hezkuntza Libertarioaren eredua

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

A.S. Neill (pedagogia libertario eta antiautoritarioaren aitzindaria) Eskozian jaio zen 1883an eta Ingalaterran hil zen 1973an. Edinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan lizentziatu zen. Hezkuntza tradizionalean lan egiten hasi zen baina azkar konturatu zen ez zegoela ados sistema horrekin. Izan ere, hezkuntza tradizionalak umeak berdin hezten ditu, denak etorkizun berdina izateko eta dena kontrolpean izateko.

Neill gizaki askeak, sormenezkoak eta autoerregulatuak sortzearen aldekoa zen eta Rousseauen eta Freuden pedagogian oinarritzen zen. Neill-en pedagogia berria Lehenengo Mundu Gerra eta gero sortu zen, doktrina totalitarioaren ondorioz. Pedagogia erromantikoa sortu zuen eta bere bizi-filosofian oinarritzen zen, sentimenduaren garapenari garrantzia emanez.

Summerhill Eskola

Aipatzeko proiektu garrantzitsuena, 1923an Ingalaterran sortutako eskola propioa da, Summerhill izenekoa. Umeek eskola horretan bizi ziren eta noizean behin gurasoak ikusten zituzten, gurasoen gehiegizko babespen hori saihestuz.

Summerhill eskolaren ezaugarriak:

  • Umeek barnean daukatena kanpora ateratzea.
  • Trebetasunak, interes propioak, ideiak, ezagutzak eta baloreak azaleratzea.
  • Garapen naturala ematea.
  • Ardatza umea da eta haien interesen arabera hezkuntza kudeatzen da.
  • Irakaslea ikasleak laguntzeko eta bideratzeko dago, bakarrik behatzaile moduan.
  • Hezkuntza emozionala lantzen da (sentimenduak, emozioak...).
  • Umeek erabakitzen dute zer ikasi nahi duten eta oinarri horrekin haien erritmora garatuko dira eta ikasiko dituzte gauzak.

Horrez gain, aipatzekoa da Neillek lantzen zuen beste gai bat, sexualitatea hain zuzen ere. Arlo honen inguruan kateak apurtu zituen eta arruntasun osoz landu zuen.

Ondorioak

Azkenik, esan beharra daukat eskola esperimental bat bezala hasi zela eta azkenean arrakastatsua atera dela. Pertsona bakoitza bere interesak ezagutuz eta zoriontasuna lortuz eraiki da, benetako baliagarritasuna lortuz.

Guztiz bat nator Neillekin, emaitza onak eta arrakastatsuak lortzen direlako, baina oso zaila iruditzen zait mota honetako hezkuntza sistema kudeatzea.

Entradas relacionadas: