Abangoardia: poesia, irudia eta narratiba esperimentala
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,25 KB
Biltegia
Abangoardiak tradiziozko formen eta adierazpideen aurka egiten du eta esperimentazioaren aldekoa da; adierazteko modu berrien aldeko joera nagusitzen da.
Abangoardia eta poesia
Poema abangoardistek ez diote hitzaren zentzuari bakarrik erreparatzen: hitzaren beste ezaugarri batzuekin ere osatzen dute poemaren mezua eta, sarritan, beste arteekiko loturak proposatzen dituzte.
Hitza eta irudia
Literaturaren eta pinturaren arteko harremana landu ohi du abangoardiak. Irudiak sortzeko baliabidetzat dute hitza abangoardistek, eta tipografiarekin jolastuz adierazkortasuna eta zentzu-aniztasuna sortzera jo ohi dute, adibidez:
- koloreak
- letra motak
- letra tamainak
- lerro bertikal eta horizontalekin eginiko jolasak
- lerro gurutzatzeak
- atzekoz aurrera idatziriko poemak…
Hitzekin marraztu ere egiten dute, nolabait.
Hitza eta hotsa
Literaturaren eta musikaren arteko harremana landu ohi dute abangoardistek. Hotsak eta musikaltasuna sortzeko baliabidetzat dute hitza, adierazkortasuna hoskidetasunetan bilatuz. Hitzekin, kanta eta doinua ere sortzen dute, nolabait.
Abangoardia eta narratiba
Aurreko unitatean ikusi dugunez, narratiba berritzeko unean edukiari eta gaiari begiratu zioten batik bat idazle eta filosofo existentzialistek. Abangoardiak, ordea, formaren berrikuntza aldarrikatuko du eta kontatzeko tekniketan eta moldeetan edukian baino arreta handiagoa jarriko du.
Perspektiboa
Gertaera bera kontatzeko perspektiba edo ikuspegi anitz erabiltzea da.
Narrazio estiloen nahasketak
Narrazio beraren barruan, estilo batetik bestera jauzi egiteko joera gailentzen da: bakarrizketatik zehar-estilora, zehar-estilotik elkarrizketara…
Hizkuntza-erregistroen aniztasuna
Hainbat hizkuntza erregistro tartekatzeko ohitura du narratiba esperimentalak. Narrazio berean batu egiten dira hizkuntza-maila jasoak, herri-hizkera, dialektoak eta gizarte-aldaerak.
Narrazio linealaren haustura
Narrazio esperimentaletan denboraren haria eteteko joera dago; gertakariak kronologikoki aurkeztu beharrean, denboran aurrera eta atzera ibiltzeko ohitura gailentzen da.