Adam Smith, Faxismoa eta Sozialdemokrazia: Ideologien Azterketa Laburra
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
ADAM SMITH (1723-1790): Estatuaren eginkizuna.
Estatuaren eginkizuna murriztua da. Posible diren gatazkak konpontzeko eta jabetza pribatua babesteko dago. Pertsona bakoitzak bere interesak dituenez, gatazkak sor daitezke. Desorekak konpontzeko ere badago. Eskua ikusezina badago ere, honek bere lana ondo egiten ez badu, estatua esku hartzen du. Estatuaren lana defentsan, justizian eta oinarrizko hezkuntzan datza, horrela posible diren desorekak konponduko ditu. Adam Smithek gehiegikeriaren inguruko abisua ematen du.
Ideologiaren Papera
Gainegitura horretan daude gauza materialak, eta batez ere, ideologia. Ideologia horren barruan egongo lirateke balore moralak, etika, estatua, erlijioa… Zein da ideologia horren papera/funtzioa? Azpiegitura ekonomikoan gertatzen dena estaltzea, justifikatzea, defendatzea. Hor ezinbestekoa da erlijioaren papera. Erlijioa Marxen arabera da “herriaren opioa”, herriaren droga, eta oso inportantea da proletarioa bere miserian apaltasunez, lasaitasunez mantentzeko.
Faxismoa
Faxismoa ideologia eta mugimendu politiko bat da. Bere helburu nagusia nazioa defendatzea da, baina muturrezko ikuspuntu erradikal batetik. Nazioa monolitikoa da, inolako barne zatiketarik gabe, eta mespretxu handia erakusten dio demokrazia liberalari. Alderdi bakar bat dago, lider boteretsu batekin botere osoa duena. Lider hau eta bere erabakiak ez dira bozkatzen, onartzen dira. Gainera, desberdintasunaren alde daude. Gizonak emakumeak baino hobeagoak dira, eta gizonen artean ere desberdintasunak daude. Militarismoa dago. Indarkeria eta biolentzia ez da bakarrik onartzen, baizik eta batzuetan beharrezkoa da arerioari aurre egiteko.
Sozialdemokrazia
Sozialdemokrazia ideologia bat da. Bere helburua da estatuaren parte hartzearen ondorioz justizia soziala sustatzea, ekonomia kapitalistaren barruan. Sozialdemokraziak, hasierako marxismoak eta anarkismoak ez bezala, demokrazia liberala onartzen du, estatu liberala onartzen du, baina modu berri batez erabilita; Estatua gizarte osoaren zerbitzura jarri behar da, eta ez gutxiengo burges baten zerbitzura bakarrik. Honek ondasunen birbanatzea eta ongizatearen estatua ekarriko du. Kapitalismoak horrela desberdintasunak murriztu ditzake eta ondorio solidarioak izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da zerbitzu publikoak bultzatzea: hezkuntza, osasuna…