Adierazpen Elementu Plastikoak eta Kolorearen Teoria
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,65 KB
Adierazpen-elementuak
1. Puntua
Elementu sinpleena da. Hainbat forma eta ertz lauak edo irregularrak izan ditzake.
1.1. Funtzioak
- 1.1.1. Elementu adierazgarri gisa: bolumen-efektuak, argi-iluna eta hainbat ehundura lor ditzake, besteak beste.
- 1.1.2. Konposizio-elementu gisa: norabidea edo mugimendua iradokitzen duten ikus-tentsioak sor daitezke.
2. Lerroa
Puntuak gainazal baten gainean lerratzean uzten duten marka da. Trazua uniformea edo irregularra izan daiteke.
2.1. Funtzioak
- 2.1.1. Elementu adierazgarri gisa: uniformeak eta objektiboak, edo modulatuak eta subjektiboak izan daitezke.
- 2.1.2. Konposizio-elementu gisa: bertikala, horizontala, okertua, kurbatua, hautsia edo zuzena izan daiteke.
2.2. Erabilerak
- 2.2.1. Ahokatzea: irudiak marrazketa-euskarriaren barruan ordenatzea da, trazatu geometrikoen bidez.
- 2.2.2. Non erabiltzen da? Zirriborroetan, mapetan, krokisetan, marrazki apaingarrietan, diseinu grafikoan, argazkietan eta komikietan.
3. Planoa
Lerro bat bere inguruan ixtean sortzen da planoa. Formak, tamainak, koloreak, norabideak eta ehundurak definitzen ditu.
3.1. Funtzioak
3.1.1. Hiru dimentsioko sentsazioak sortzeko, hauen bidez:
- Tamaina desberdintasuna
- Kolore desberdintasuna
- Ehundura desberdintasuna
- Gainjartzea: kurbadura edo tolestura
- Itzalestadura
3.2. Konposizio-elementu gisa
3.3. Bolumena konfiguratzeko elementu gisa
- Eskultura
- Arkitektura
4. Ehundura
Ehundura elementu plastiko bat da; azal batek duen itxura da. Elementu plastiko gisa, lan baten adierazkortasuna aberats dezake edo konposizioa osatuko duen elementua izan daiteke. Azal baten ehundura laua, zimurra, zakarra, uniformea ala irregularra izan daiteke.
4.1. Ehunduren sailkapena
- 4.1.1. Ukimen-ehundura: ukimenaren eta ikusmenaren bitartez hautematen dena da. Objektuen azala ukitu eta ikustean nabaritzen dugu.
- 4.1.2. Ehundura grafikoa: ukimen-ehunduraren adierazpen grafikoa da, pinturaren, marrazkien edo argazkien bidez adierazten dena. Horregatik, ikusmenaren bidez bakarrik hauteman ditzakegu.
Kolorea
1. Kolorearen izaera eta pertzepzioa
1.1. Kolorea garunean sortzen den sentsazio multzoa da. Kolorean alderdi hauek hartzen dute parte: argi-iturriak, materialaren islapenak edo xurgatzeak eta begiak.
1.2. Argia
- 1.2.1. Argia uhin elektromagnetikoa da eta energia transmititzen du.
- 1.2.2. Argi zuria espektro ikusgaiaren barruko uhin-luzera guztiek osatzen duten multzoa da. Newtonek egiaztatu zuen argi zuriaren deskonposaketa.
2. Sintesi gehigarria
2.1. Sintesi gehigarria espektroko argi koloreztatu guztien batuketa edo nahasketa da, eta argi zuria sortzen du.
2.2. Argi-koloreak
- Primarioak: gorria, berdea eta bioleta.
- Sekundarioak: horia, ziana eta magenta.
2.3. Argi-kolore osagarriak: argi-kolore primario baten eta primario hori ez duen sekundario baten arteko konbinazioa da.
3. Sintesi kengarria
3.1. Sintesi kengarria argi-kenketa sortzen duten pigmentu-koloreen nahasketa da.
3.2. Pigmentu-koloreak
- Primarioak: horia, ziana eta magenta.
- Sekundarioak: gorria, berdea eta bioleta.
3.3. Pigmentu-kolore osagarriak: pigmentu-kolore primario bat eta primario hori ez duen sekundario baten arteko konbinazioa.
4. Kolorearen kodifikazioa
4.1. Kolorearen propietateak
- 4.1.1. Tonua: kolorea identifikatzeko erabiltzen den propietatea. Koloreari ematen zaion izen zientifikoa: berdea, urdinxka, okrea, grisa... Tonu bakoitzari uhin-luzera bat dagokio.
- 4.1.2. Balioa: kolore baten argitasun edo iluntasun maila.
- 4.1.3. Asetasuna: kolore baten garbitasun maila.
4.2. Sistema kromatikoak
Koloreak kodifikatu eta ordenatzen dituzte, espektroan duten kokapenaren arabera.
- 4.2.1. CIE sistema
- 4.2.2. Munsell solidoa
4.3. Tarteko koloreak
Primario baten eta zirkulu kromatikoan alboan dagoen sekundario baten nahasketaz osatzen dira.