Adimen Artifizialaren Loraldia eta Soldata Arrakala

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Adimen Artifizialaren Loraldia

XX. Mendearen erdian hasi zen prozesua, eta garapen handia eta azkarra izan du azken urteetan. Bere puntu gorenean da AA. Orain gutxi arte, empresa asko ez zeuden digitalizatuta, eta, pauso hori emanda, sistemak inteligenteagoak bilakatzeko ordua heldu da. Adimenaren kontzeptua pertsonei lotuta egon da beti: gizakia gai da, adibidez, ikusteko, hitz egiteko, ulertzeko... AA, ordea, gaitasun horiek edozein sistemari eman dakizkioke. Gurekin bizitzeko etorri da. Beldurra eduki dakioke, baina eduki beharrekoak dira arauak, bizikitzetza arautzeko eta eskubiderik ez urratzeko: erabakiak aske hartu nahi ditut, pribatutasuna mantendu, gizarte justu eta parekidea bermatu...AA uste baino gehiago erabiltzen dugu: sakelakoa desblokeatzeko gure aurpegia erabiltzean eta aplikazioren batekin hitz egitean. Baina apurka-apurka, teknikak hobetuz joan dira, baita zailtasunak gaindituz ere. Orain dela hamar urte inguru, sare neuronalak garatu ziren. Teknologikoki sekulako aurrerapena izan da. Abiadura bizian ari da garatzen, beraz, inoiz azkarren hedatu den produktu teknologikoa da.


Soldata Arrakala

Gaur egun, gizonen soldatak emakumeenak baino handiagoak dira. EAEn, esaterako, SA %22 ingurukoa da. Eta sinesgaitza badirudi ere, legezkoa da. Nola da posible? Bada, oinarri politikoa, kulturala eta ideologikoa duen auzi horri erantzun teknikoa eman nahian jarraitzen dugulako, errora jo gabe. Izan ere, SA ez da fenomeno naturala, enpleguaren eta zaintzaren bakaeta sexualaren ondorioa baizik. Hala, ohikoa da enpresetan gizonek emakumeek baino plus eta bestelako osagarri handiagoak kobratzea. Halere, hori ez da ilegala, plusa ez baita genero kontua.Kasualitatea izango ote da zaintzagatik seme-alabak edota senideak zaintzeko eszedentzia hartzen dutenen artean soilik % 30 izatea gizonak? Bitxia da hautua hain librea izanda emakumeak izatea nagusiki lanaldia eten ala murriztea erabakitzen dutenak. Enpresako lanbide sailkapenak aztertzean, bada errepikatzen den joera: ardura postuetan emakumeen presentzia nabarmen murrizten da. Bide beretik, ohikoa da maila bereko lanpostuetan oinarrizko soldatetan arrakala antzematea, baina hori ez da legez kontrakoa, ez baitago maila bereko lanpostuen arteko arrakalarik, balio ezberdina duten lanak baizik. Izan ere, horrek guztiak ez du erantzun teknikorik; bai, ordea, erantzun politiko, kultural eta ideologikoa. Negoziazio kolektiboaren eta borroka sindikal feministaren bitartez ez bada, ez dago soldata arrakala gainditzerik.Edonola ere, gatazka sindikal feminizatu guztiek egiten diote ekarpena soldata arrakalaren aurkako borrokari.Beraz, har dezagun borroka sindikal eta feminista horien lekukoa eta birbidera dezagun eztabaida, eremu teknikotik politikora.

Entradas relacionadas: