Adimenaren Garapena: Piaget, Gardner eta Asaldurak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB

Sentimen- eta Mugimen-Adimenaren Azpiestadioak

1. Azpiestadioa: Erreflexuen Jarduna (0-1 hilabete)

Jaiotzean, erreflexu, jarrera eta sentsazioek osatutako herentziazko muntaia du haurrak.

  • Zurrupatze-erreflexua
  • Begi-ninien erreflexua
  • Sentsazioak

Piageten Behaketen Adibideak

Piagetek estadio horri jartzen dion etiketak jaioberriaren gaitasunez zuen ikusmolde nagusiki ezkorra islatzen du. Bere ikuspegiaren arabera, haurraren egokitze-errepertorioa biologikoki erabakitako erreflexu sinpleetara mugatzen da. Jokabide horiek ingurumeneko estimulu zehatzekiko erantzun automatikotzat jotzen dira, eta aldaketa txikiak besterik ez dituzte izaten bizitzako lehen hilabetean. Egokitzen hasten direnean, garapena gertatzen da.

2. Azpiestadioa: Lehen Moldaketak eta LEZ (1-4 hilabete)

Lehen zentzumen- eta mugimen-moldaketak eta Lehen Mailako Erreakzio Zirkularra (LEZ) gertatzen dira.

  • Objektu berriak eskemetan sartzen dituzte, eskema horiek aktibo bihurtuz.
  • Oraindik ez da adimenaz hitz egiten.
  • Lehen mailako erreakzio zirkularrak egiten ditu: bere gorputzean oinarritutako ekintzak dira, halabeharrez sortutako ondorio batzuk berriro sorrarazteko ahaleginean eginak.
  • Imitazio garbirik ez dago.

3. Azpiestadioa: BEZ eta Ikuskizunak Iraunaraztea (4-8 hilabete)

Bigarren Mailako Erreakzio Zirkularra (BEZ) eta ikuskizun interesgarriak iraunarazteko prozedurak.

  • Bigarren mailako erreakzio zirkularrek zuzenean luzatzen dituzte LEZak, eta orain kanpoko munduari aplikatzen zaizkio.
  • Oraindik ez du jokabide asmodunik.
  • Imitatutako jokabide edo ekintzak bere errepertorioaren baitakoak badira eta erreproduzitzean berak ikusteko modukoak badira.

3. estadioaren ezaugarrietako bat da kanpoko munduarekiko interes handiagoa izatea. Eskemak haurraren gorputzetik kanpo, ingurunearen esploraziorantz bideratzen hasten dira. Ondorioz, 3. azpiestadio horretan, jostailu bat maneiatzen duen haurrak objektu hori esploratzeko benetako interesa duelako maneiatzen du.

4. Azpiestadioa: Eskemen Koordinazioa eta Aplikazioa (8-12 hilabete)

Bigarren mailako eskemen koordinazioa eta egoera berrietan aplikatzea.

  • Aurreko eskemetan egindako ekintza berriro egiten du, koordinatuago.
  • Asmoa dute.
  • Jostailu bat bere aurrean ezkutatzen badugu, umeak bilatuko du. Ohiko lekuetan ezkutatzen badugu, aurkituko du, baina ez ohiko lekuetan ezin izango du hain erraz bilatu.
  • Bere helburua zein den daki eta asmatu egiten du nola lortu dezakeen ondorioa, baina ezin du imajinatu oraindik.
  • Hotsen eta mugimenduen imitazioa. Kausalitatea eta denbora hasten dira. Ekintza batzuk aurreikusi ditzake.

5. Azpiestadioa: HEZ eta Bitarteko Berriak (12-18 hilabete)

Hirugarren Mailako Erreakzio Zirkularra (HEZ) eta bitarteko berriak aurkitzea esperimentazio aktiboaren bidez.

  • Haurrak ekintzak errepikatzen ditu, aldaketak eginez; ondorioak esperimentatu eta emaitzak frogatzeko.
  • Objektuaren iraupenari dagokionez, bere aurrean ez ohiko lekuetan gordetzen badugu, ekintza berri bat egitea nahi badugu, eredua eman behar diogu.
  • Aldaketak eginda, eskema berriak ikasten ditu.

6. Azpiestadioa: Bitarteko Berrien Asmaketa Buru-Konbinazioen Bidez (14-24 hilabete)

  • Aurreko estadioetako ekintzak eta jokabideak era berri bateko jokabideekin osatzen dira.
  • Asmaketa eta irudikapena hasten dira.
  • Ez du saiakerarik egin behar; orain asmatu eta egiten du.
  • Objektuak iraunkor bihurtzen dira.
  • Kausa-efektu erlazio sinpleak ulertzen ditu.
  • Jolas sinbolikoa.
  • Imitazio diferitua: aurrean ez dagoen ereduaren irudikapena den imitazioa.
  • Aurrean ez daukan gauza batez gogoratzen da eta marrazki batean irudikatu dezake.

Howard Gardner-en Adimen Anitzak

Zortzi Inteligentzien Deskribapena

  • Hizkuntza-adimena
  • Adimen logiko-matematikoa
  • Adimen espaziala
  • Adimen Korpuz-Zinetikoa
  • Adimen musikala
  • Pertsonarteko adimena
  • Pertsonaren baitako adimena
  • Adimen naturalista

Oharrak:

  • Adimena: gaitasun bat da, garatu eta molda daitekeena.
  • Bizitzan moldatzeko ez da nahikoa esperientzia akademiko ona izatea; beste adimen motak ere beharrezkoak dira.
  • Gure burmuinak potentzia handia du, moldagarria da, eta denok daukagu adimen bat baino gehiago garatuta.

Garapen Kognitiboaren Asaldurak: Buru-Atzerapena

Sailkapena (DSM)

Sistema psikometriko batean oinarrituta (DSM), buru-asalduran honako maila hauek ezartzen dira:

  • Atzerapen arina: 50/55etik 70era
  • Maila ertaineko atzerapena: 35/40tik 50/55era
  • Atzerapen larria: 20/25etik 35/40ra
  • Atzerapen sakona: 20/25etik behera

Buru-Atzerapena duten Haurren Integrazioa

  • Mugako atzerapena (borderline): gizartean egoki txerta daiteke.
  • Atzerapen arina. “Hezigarria”: bere bizimodua atera dezake.
  • Maila ertaineko atzerapena. “Trabagarria”: bere burua zain dezake eta zaindutako lantegietan lan egin dezake.
  • Atzerapen larria: ohitura batzuk ikasteko gai dira.
  • Atzerapen sakona: etengabeko zaintza eta gainbegiratzea behar ditu.

Entradas relacionadas: