Adimenaren Teoriak eta Ikusmoldeak: Spearman, Thurstone, Guilford eta Piaget

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB

Zer da Adimena?

Batzuentzat adimena pentsamendu abstraktuetarako ahalmena da, besteentzat problemak ebazteko gaitasuna. Batzuek gaitasun orokor bat dela dioten bitartean, besteek gaitasun multzo bat dela defendatzen dute.

Adimenaren Analisi Faktoriala

Adimenaren analisi faktorialak adimenaren faktoreak edo osagaiak aurkitzea du helburu. Horretarako, testetan agertzen diren galderei emandako erantzun sail luzeak aztertu eta estatistikoki landu ondoren, erantzun horiek sorrarazi dituzten faktore nagusiak bereizten dira.

Charles Spearman

Maila altuenean “g” faktorea edo faktore orokorra zegoela baieztatu zuen, hau da, edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra. Honen azpian, adimenaren jarduera bereziei dagozkien 7 faktore nagusi zeudela ere baieztatu zuen:

  • Hitzezko faktorea
  • Zenbakizko faktorea
  • Faktore espazialak
  • Faktore logikoak
  • Oroimen faktoreak
  • Faktore hautemailea
  • Faktore psikomotorea

L.L. Thurstone

Adimena ez da gaitasun batean agortzen; izan ere, pertsona bat faktore zehatz batean besteengandik gailen liteke eta gainontzeko faktoreetan haien azpitik egon. Ondorioz, ez zuen adimenaren ikusmolde hierarkikorik proposatu. Bere ikerketek honako gaitasun nagusiak identifikatu zituzten:

  • Batuketak eta kenketak egiteko azkartasuna
  • Baldintza berezietara moldatzen diren hitzak gogora ekartzeko erraztasuna
  • Ideiak hitz bihurtzeko gaitasuna
  • Oroimena
  • Arrazonamendu induktiboa
  • Figuren bidez lekualdatze espazialak identifikatzeko gaitasuna
  • Marrazkien bidez antzekotasunak eta desberdintasunak hautemateko gaitasuna.

J.P. Guilford

Guilfordek 120 kuboz osatutako prisma angeluzuzen batez irudikatzen du giza adimena, non hiru dimentsio nagusi bereizten dituen: operazioak, edukiak eta emaitzak.

Adimenaren Ikusmolde Ebolutiboa: J. Piaget

Haurtzaroko ezagutza prozesuak ikertu zituen, eta azterketa horien emaitza da egungo psikologia ebolutiboaren zatirik nagusiena.

Erreflexuak, bada, jaiotzetikoak dira. Gizakiaren erreflexu nagusiak zurgatzea, oratzea eta herrestan ibiltzea dira. Erreflexu bilduma mugatu horretatik abiatuta eraikitzen du haurrak bere adimen eta ezagutza guztia.

Entradas relacionadas: