Administrazio Publikoaren Kontzeptua

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

I- ADMINISTRAZIOAREN KONTZEPTUA Oso zaila da Administrazioaren definizio zehatza ematea, errealitate oso zabal baten aurrean aurkitzen baikara. Hala eta guztiz, definizio bat eman aurretik, ikus dezagun zer ulertzen duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legeak ( 39/ 2015 ) Herri Administraziotzat.

1- 39/2015 Legeko 2. artikuluak, Lege honen aplikazio esparruari buruz zera dio: Lege hau sektore publikoari aplikatzen zaio, haren barnean harturik:

a) Estatuaren Administrazio Orokorra,
b) Autonomi Erkidegoen Administrazioak,
c) Toki Administrazioa osatzen duten Entitateak.
d) Sektore publiko instituzionala*.
2. Hauek osatzen dute sektore publiko instituzionala:

a) Administrazio publikoei loturik edo haien mendean dagoen edozein organismo publiko eta zuzenbide publikoko erakunde*
b) Administrazio publikoei loturik edo haien mende dauden zuzenbide pribatuko erakundeak, zeinak lege honetako arauetan xedatutakoaren mende geldituko baitira berariaz haiei buruzkoak direnean eta, beti, administrazio-ahalak baliatzen dituztenean.
c) Unibertsitate publikoak, zeinek beren berariazko araudiari jarraituko baitiote eta, ordezko moduan, lege honetan xedatutakoari.

3. Administrazio publikotzat hartzen dira: Estatuaren Administrazio Orokorra, autonomía-erkidegoen administrazioak, toki- administrazioa osatzen duten entitateak, eta aurreko 2. zenbakiko a) letran aurreikisitako organismo publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak.

4. Zuzenbide publikoko korporazioek beren berariazko araudiari jarraituko diote legez esleitu zaizkien edo administrazio publikoren batek eskuordetu dizkien funtzio publikoak betetzean, eta ordezko moduan lege honi.

Artikulua irakurri eta gero, kontutan izan Herri Administrazio (Administrazio publikoa) eta Sektore Publiko kontzeptuaren arteko ezberdintasuna. Sektore publikoarena zabalagoa da. Beraz Herri administrazioa baltzez azpimarratutakoa bakarrik izango da . Sektore Publikoa dena.

Administrazio kontzeptuaren definizioa. “Administrazioa, botere exekutiboaren barne kokatzen den eta herri interesak objetibotasun eta Lege eta Zuzenbidearenganako menpekotasun osoz asetzen dituen antolaketa da.” Ikusten denez Herri Administrazioa, modu singularrean erabili da izenburuan.Horrek ez du esan nahi HERRI ADMINISTRAZIO BAKARRA DAGOENIK BAIZIK ETA HERRI ADMINISTRAZIO ASKO, 39/2015 LEGEKO 2.ARTIKULUAN IKUSI DUGUNEZ. Singularrean erabiltzen denean ESTATUKO ADMINISTRAZIOTAZ ari gara.

1. Herri Administrazioa pertsona juridikoa da. Administrazioa, eskubide eta betebeharren eta ahalmenen tituludun, bere ihardueren erantzule, epaiketetan aurkezten den, kontratuak ospatzen dituen, ondare baten tituludun den, eta azken finean, beste pertsona fisiko eta juridikoekin erlazionatzeko gai den pertsona da. Herri Administrazioa antolaketa konplexua da eta hierarkikoki antolatuta dauden administrazio organuz osaturik dago. Administrazio organu hauek legeek sortutakoak eta araututakoak dira. Organu hauek nortasun juridikorik EZ dute. Nortasun juridikoa Administrazioak bakarrik dauka ez bere organuak.

2. Herri Administrazioak herri interesak kudeatzen ditu. 3. Administrazioaren iharduera antolatuta dagoen iharduera da. Administrazioak antolaketa jakin bat, iharduteko plana eta baliabideen banaketa, pertsonalak nahiz materialak eskatzen ditu. 4.Herri Administrazioak objektibotasunez jarduten du. (E.K. 103 art.) Harreman estua dago Administrazioaren objektibotasuna eta funtzionario publikoen inpartzialtasunaren artean. 5. Administrazioa Legeen eta Zuzenbidearen menpean dago. Herri administrazioa legezkotasun printzipioari lotuta dago. Honen ondorioz, partikularrek Legeak debekatzen ez duen guztia egin dezakete beraz beraientzat askatasun printzipioa da nagusi, Administrazioak alderantziz, Legeak baimendutakoa bakarrik egin dezake.

6. Administrazioaren iharduera pribilejio iharduera da.

Administrazioak partikularrek ez dituzten baliabideak ditu, honela, pribilejiozko egoeran aurkitzen dira partikularren aurrean.
Legeak Administrazioari, bere helbururak aurrera eramateko,
ahalmen eta pribilejioak ematen dizkio. Jarraiean Herri Administrazioaren ahalmen batzuk aipatzen ditugu:
- Erreglamenduak baieztatzeko ahalmena.
- Zigorrak jartzeko ahalmena.
- Bere egintzen berehalako betearazpena.
- Zergak biltzeko ahalmena.
- Administrazio-egintzen lejitimazio presuntzioa.

7. Administrazioaren kontrola. Bi eratako kontrolak bereizten dira:

A) Izaera politikoa duen kontrola.

Legebiltzarrari dagokio. Kontrol honek Legebiltzarrak ezarritako arauetatik aldendu den Gobernuaren desizendapena suposatzen du. Izaera politikoko kontrol baliabide nagusienak zentzura mozioa (EK 113 eta 114 artikuluak) eta konfidantza galdekizuna (EK 112. artikulua) dira.

B) Eskumenari dagokion kontrola. Legearenganako Administrazioaren kontrola Justizi Auzitegiei dagokie. Kontrol moeta hau partikularren esku egon daiteke.

Entradas relacionadas: