ADNaren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Mutazioak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

ADNaren Erreplikazioa

1 a) ADNaren erreplikazioaren bidez, guraso den ADN molekula batetik jatorrizko ADNaren sekuentzia bereko bi molekula alaba sintetizatzen dira. b) Kate osagarrian, aldiz, erreplikazioa etena da, hau da, Okazaki zati izeneko zatitxoak erreplikatzen dira, eta horiek, gero, ligasa baten bidez lotzen dira. Etengabe sintetizatutako katearen izena kate aurreratua da, eta sintetizazio eteneko katearena, berriz, kate atzeratua. Hasi ondoren, kate aurreratuaren moldean, ADN-polimerasa ez du moldea uzten kate osoa erreplikatu arte. c) Interfaseko S fasean gertatzen da, eta ezinbestekoa da zatiketa zelularra egiteko. d) ADN kateak banandu egiten dira, eta bakoitza berri baten moldea da. Molekula alaba bakoitzak molde-kate ukigabe bat eta oraintsu erreplikaturiko beste bat izango ditu. Teoria hau onartzen da; izan ere, prokarionteetan eta eukarionteetan egiaztatu da.

Transkripzioa eta Kode Genetikoa

2 a) tga cat gtt ata c b) acu gua caa uau g c) Kodoia ARN mezularian (ARNm) dauden base nitrogenatuen (A, C, G eta U) hirukotea da, aminoazido bat kodetzen duena. Hiru mota daude: hasierako, noranzkoko eta amaierako kodonak. Ez denak ez dira baliokideak. Hasierako kodona noranzko kodona eta amaierako edo “stop” kodona daude. d) Antikodona hiru nukleotidoen sekuentzia da, ARNt-an kokatuta dagoena, eta ARNm-an kokatuta dagoen kodonaren konplementarioa da. e) Transkripzio prozesuan parte hartzen dute. f) ADNan gertatzen da. g) ADNtik ARNra transformatzea da interakzio prozesuaren helburua.

Proteinen Sintesia

3 a) Transkripzioa gertatzen da, eta zitoplasman egiten da, polipeptidoen sintesia gertatzen den tokian hain zuzen. b) Transkripzioa gertatzen da, eta ADN katearen kopia nukleoan gertatzen da.

ARNm eta Gene Zatikatuak

4 a) ARN mezulariak proteinen sintesian parte hartzen du, eta honetan proteina bakoitza sintezitatu ahal izateko behar duen adina informazio eramaten du. ARNt kodona identifikatu egiten dute eta, aldi berean, aminoazidoen transferentzia erribosometara gauzatzen dute ARN mezularian zehar. Eukariotikoetan proteinak kodifikatzen dituzten gene gehienak zatikaturik daude. Gene bakoitzak tartekaturiko intron eta exon zatiak ditu.

Intronak eta Exonak

- Intronak eskualde ez-kodetzaileak dira, eta gene baten barruan daude; transkribatu bai, baina ez dira itzultzen.

- Exonak intronen arteko eskualdeak dira, eta ARN helduan kontserbatzen dira. Oro har, zati kodetzailea osatzen dute eta itzultzen da.

Splicing-a

- Intronak, heldutasunaren fasean, ebaki edo splicing izeneko prozesu batean ezabatzen dira.

- Prozesu hau eukariotikoen nukleoan gertatzen da eta erribonukleoproteina txiki nukleolar proteinek (RNPpn) egiten dute, intronak ezabatu eta exonak elkartu eginez, RNA-ligasa baten bidez.

- Prozesu honetan, splicing deitutakoan, intronek begizta bat sortzen dute, eta begizta honen muturrak hurbildu ondoren eraketa eta lotura gertatu ostean, ARNm heldua sortzen da eta nukleotik kanpo atera daiteke.

Mutazioak

5 a) Mutazioak zelula baten ADNaren sekuentziako aldaketak dira, eta bertan oinarrituz sortutako beste zelula batzuetara transmititzen dira. Genoma osoan gerta daitezke; beraz, birkonbinazio meiotikoarekin batera, aldagarritasun genetikoaren eragile nagusiak dira.

Mutazio Motak

b) Eginpeneko zelulen arabera:

  • Germinalak: Heredatu egin daitezke, eta zatiketa meiotikoren edo mitotikoren batean sortzen dira, gametogenesian. Gametoetan agertzen dira.
  • Somatikoak: Zelula somatikoetan agertzen dira eta euretan oinarrituz mitosiz sortutako zeluletara baino ez dira transmititzen. Ez dira heredatzen.

Magnitudearen arabera:

  • Genikoak: Nukleotido-bikote batean soilik eragiten dute aldaketa.
  • Kromosomikoak: Kromosomaren egituran eragiten dituzte aldaketak.
  • Genomikoak: Kromosoma kopurua aldatzen duten aldaketak.

Mutazioen Garrantzia Eboluzioan

c) Mutazioa eboluzioaren motor bat da. Baina mutazioak beti ez dira onuragarriak eta espezie berriei eramaten diete. Mutazio txar bat gertatzen bada espezieari kalte egingo dio eta horrela hau desagertu dezake, hau da, extingitu egingo da. Extintzioak ere daukate eragina eboluzioan. Baina ere gertatu ahal da espezie bat mutazio onuragarri bat jasotzea eta horrela espeziea hobetzea eta honetarako eboluzionatzea.

Entradas relacionadas: