Agiri bilketa eta bizi-historiaren gidoia — Metodologia
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,11 KB
Agiri bilketa
Agiri bilketa: Edozein eratako agirietan errealitateaz dagoen jakintza-alor orotako informazioa eskuratzea.
Motak
- Agiri idatzia: prentsan argitaratutakoak, literarioak, pertsonalak (egunkaria, gutuna...)
- Agiri estatistikoak edo zenbakizkoak: erroldak, inkestak...
- Objektu-agiriak: gizakiak egindako hainbat lan tekniko eta artistiko (pinturak, hondakin arkeologikoak...)
Faseak
Datuen lokalizazioa eta eskuragarritasuna
Lokalizazioa: Azterketa jakin baterako behar diren agiriak aurkitzea. Komeni da informazio-kantitatea neurrizkoa izatea.
Dokumentazioaren azterketa
Agirien azterketak hobetu egiten du, zalantzarik gabe, ikertzen ari den gaiaren alderdi guztiei buruzko ezagutza.
Bizi-historiaren helburuak
- Norbaiten esperientzia biografikoa ulertzeko: umetatik gaur egunera arte emandako pausoak ezagutzeko.
- Anbiguetasunak eta aldaketak ulertzeko: bizitza historiaren bitartez pertsona batek bere bizitzan zehar izan dituen aldaketa-momentuak identifikatu; baita anbiguetasunak, logikarik gabeko momentuak, zalantzak edo kontraesanak aztertzea ere.
- Ikuspuntu subjektiboa ulertzeko: elkarrizketatuak bere buruari eta munduari buruz duen ikuspuntu subjektiboa eta bere portaerari eta besteen portaerari buruzko ikuspegiak ulertu.
- Fenomeno sozialak ulertzea: fenomeno sozial asko pertsona zehatz baten bizi esperientziatik bakarrik ulertu daitezke.
Bideak
- Dokumentuen azterketa: ikertu nahi den pertsonak idatzitako dokumentuak aztertzea; horrekin batera pertsona horren argazkiak, idatzitako eta jasotako eskutitzak aztertu daitezke.
- Elkarrizketa egitea: bien artean egiten den elkarrizketa da; lasaitasun eta etxekotasun egoera bilatzea komeni da. Egoera apurtu liteke elkarrizketan elkarrizketagile bat baino gehiagok parte hartuko balute.
- Inguruko pertsonak elkarrizketatzea: ingurukoek edo pertsona hori ezagutzen dutenek aztergai den pertsona ulertzeko informazio ugari eman dezakete.
Gidoiaren atalak
Aurre-prestaketa eta txostena
- Zein helburu lortzeko egin duzu?
- Hiru bideetatik zein aukeratu?
- Gidoia lantzea (sarrera eta aurkezpena).
- Elkarrizketatzailearen aurkezpena.
- Informazioaren anonimotasuna.
- Ikerketaren helburuak eta datuei emango zaien erabilera.
- Ordaintzen edo laguntzen duten erakundeen izena.
- Elkarrizketaren denbora (gaia eta galdera).
- Galdera horokorretik hasi eta zehatzenetara pasatuko al zara?
- Informazioa hartzeko baliabidea.
Txosten idatzia
- Zergatik bizi-historia?
- Emaitzen aurkezpena.
- Ondorio orokorrak (nola sentitu, abantaila eta desabantailak, tokiaren garrantzia).
- Eranskinak (elkarrizketaren fitxa teknikoa — elkarrizketa data, testuingurua eta tokia — erabilitako gidoia — transkripzioa).