Agoteak: Baztertuen Historia, Jatorria eta Bizimodua Euskal Herrian
Clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,69 KB
Agoteak: Baztertuen Historia eta Jatorri Teoriak
Zergatik Baztertuak? Arrazoi Teoriak
Ez dago agoteak zergatik baztertuak izan zirenaren arrazoi onik; misterio bat da, baina teoria asko daude:
- Praktika erlijioso paganoak egiten zituztela uste zuten.
- Jatorriz bekatua zutela, herentziaz zetorkien odol txarra eta gaiztoa.
- Leprari lotutako gaixotasunak edukitzea.
Non Bizi Ziren Agoteak?
Agoteak Nafarroako Baztan eta Erronkaribar ibarretako eremu urrunetan, Iparraldean eta Aragoiko zenbait herritan bizi ziren.
Agoteen Jatorriari Buruzko Hiru Teoria
Agoteen jatorriari buruzko hiru teoria nagusi daude:
- Zelta paganoen ondorengoak zirela.
- Beste batzuek jatorri gotikoa zutela uste zuten, haien armada bateko exiliatuak zirela, eta horrek biztanleriaren onartze txarra azaltzen du.
- Frantziako kriminalak ere izan zirela uste zen, justiziatik alde egiteko. Horrek lepra gaixotasuna edukitzearen teoria indartzen du, hori baitzen biztanleriak baztertzeko egiten zuen akusazioa.
Lanbideak eta Jarduerak
Hasiera batean, borreroak eta zurginak izan zitezkeen, egurra gaixotasun eroale txarra baitzen. Ostean, musikari lanak ere bete zituzten, eta igeltsero eta artisauak ere izan ziren.
Egoera Baztertuari Aurre Egiteko Borroka
Agoteek urteak eta mendeak pasa zituzten auzo-eskubideak lortzearren, alde batetik bestera mugituz eta beraien benetako jatorria ezkutatuz. Agoteek auzo-eskubideak eta kaparetasuna lortzeko ahaleginean ez zuten mende luzeetan etsi. Aldiz, baztandarrek eta erronkariarrek sutsu borrokatu zuten agoteei eskubide hauek ukatzearren.
Deskribapen Fisikoa
Orokorrean, agoteak ilehori eta azal zurikoak zirela deskribatzen zen.
Nola Baztertzen Ziren Agoteak?
Agoteek ukitzen zuten dena pozoitzen zela uste zenez, ezin zuten ez abeltzaintzan ez uztan lan egin. Bazterketa hori legeak ere indartzen zuen:
- Kalean oinutsik ikusten bazuten agoteren bat, oina erre egin behar zitzaion.
- Ezin zuten herri-dantzetan parte hartu.
- Euskaldunekin ezkontzea guztiz debekatua egon zen hainbat urtetan.
Integrazioa eta Bazterketaren Amaiera
Erregimen Zaharreko ekonomia desagertu zen heinean, lur komunalak saldu egin ziren, pribatizatu. Auzo-eskubideak desagertu ahala, marjinazio horren zentzua bertan behera geratu zen, agoteen integrazioa erraztuz.
Agoteak Gaur Egun
Gaur egun agoteak, edo agoteen ondorengoak, pertsona normalak dira, gure artean bizi direnak, baina askok oraindik ere haien jatorria ezkutatzen dute.