Agustin eta Epikuro: zoriontasunaren bi ikuspegi
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
Agustin
Agustin: Agustinen jarduera filosofikoaren helburua zoriontasuna lortzea da (planteamendu eudonomista). Denok nahi dugu zoriontasuna, baina denok ez dugu lortzen. Ongia lortzen duena da zoriontsu; jakinduria duena, eta jakinduria Jainkoa da.
Kontingentzia eta Jainkoa
Kontingentea eta izagonkorra ez den zerbait baduzu, ez zara zoriontsu izango; hori galtzeko arriskuan egongo zarelako beti. Jainkoa da kontingentea eta izagonkorra ez den bakarra; beraz, Jainkoa duena izango da zoriontsu.
Epikuro
Bestalde, Epikurok ere zoriontasuna bilatzen du, baina beste bide batetik. Honentzat zoriontasuna plazerrean datza. Plazerra sufrimenduaren ezabarpenaren antzekoa da; hau da, gorputzaren eta arimaren lasaitasuna. Plazer egokiak lortu behar dira, plazer desegokiek sufrimendu handienak baitakarzate.
Plazer motak (Epikuro)
- Naturalak eta bizitzarako eta osasunerako beharrezkoak direnak asebete behar dira (gosea, egarria...)
- Naturalak baina beharrezkoak ez direnak mugatu behar dira (sexua...)
- Hutsalak direnak, baliorik edo funtsik ez dutenak, ezabatu egin behar dira (ospea, hilezkortasuna, aberastasuna...)
Tetrafarmakoa
Planteamendu hau jarraituz zoriontasuna lortzea erraza da, baina oztopo bat ageri daiteke: ikara. Epikurok gizakiaren ikara kentzeko "Tetrafarmakoa" proposatu zuen:
- Jainkoak ez dira beldurgarriak.
- Heriotza ez da ezer gizakiarentzat.
- Plazerra lortzea erraza da.
- Sufrimendua ezabatzea erraza da.
Adiskidetasuna
Aipatu beharra dago adiskidetasuna epikurear filosofiaren oinarrizko adarra dela. Polis sistema tradizionalak porrot egin ondoren, adiskidetasuna bihurtzen da gizakien arteko lotura sendoena.
Konparaketa eta iruzkin pertsonala
Esandako guztia kontuan izanik, esan behar da Agustinek lan handia egin zuela zoriontasuna lortzeko bide bat bilatuz, baina haren ikuspegia ez daiteke mundu guztiarentzako egokia izan. Izan ere, metodo hau jarraitzeko ezinbestekoa da Jainkoaren existentzian sinestea, eta garai haietan baliteke arrakastatsua izatea; baina gaur egun ez da hainbeste sinisten jainkoan, eta askorentzat ez da baliagarria Agustinen teoria. Epikurorena, berriz, gaur egunerako egokiagoa da, gehienek beintzat sufrimendu eza bilatzen dutelako. Hori bai, baliteke sufrimendu eza baino zerbait gehiago behar izatea zoriontasuna lortzeko. Nire ustez, norberak bere baldintzak ezartzen ditu zoriontsu izateko.