Agustin Hiponakoaren filosofia: Askatasuna, politika eta gaizkia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Askatasuna eta gaizkiaren arazoa

Agustinentzat askatasuna kontzeptu konplexua zen, aukeratzeko gaitasuna eta erantzukizun morala inplikatzen zituena. Borondatearen askatasunean sinesten zuen, baina askatasun hori jatorrizko bekatuak mugatzen zuela ere argudiatzen zuen. Gainera uste zuen askatasuna funtsezkoa dela gizakiontzat, ongia eta gaizkia denaren artean aukeratzeko gaitasuna ematen digu. Jainkoak askatasun hori oparitzat eman zigula uste zuen, baina bekaturako dugun joerak gaiztakeriara eramaten gaituela ere ulertzen zuen. Hala ere, zioen Jainkoaren graziak lagun diezagukeela joera horri aurre egiten eta ongia aukeratzen.

Gaizkiaren arazoari dagokionez, San Agustinek teologiaren ikuspegitik ikusten zuen. Aitortzen zuen munduan gaizkia existitzen dela eta bere buruari galdetzen zion nola egokitzen zen hori Jainko on eta ahaltsu baten ideiarekin. Uste zuen gaizkia giza askatasunaren ondorio dela, baina uste zuen Jainkoak garaituko zuela eta munduko ongia eta justizia berrezarriko zituela.

Politika eta bi hirien teoria

Agustinek gizartearen bilakaerari buruzko hausnarketa eta interpretazioa egiten zuen ikuspegi kristau batetik. Bere Bi hirien teoria-ren arabera, gizateriaren historia bi hirien arteko borroka da:

  • Jainkoaren hiria: ongiaren eta argiaren sinboloa. Jainkoak sortua aingeruekin. Abel (zintzotasuna) da lehen gizakia. Kristoren eliza da adierazpen gorena. Pertsona apalak dira bertakoak, Jainkoari maitasun garbia eta sakratua diotenak, Jainkoaren maitasuna interes pertsonal eta berekoiaren gainetik jartzen dutenak.
  • Lurraren hiria: gaizkiaren eta iluntasunaren sinboloa. Hasierako bekatuekin sortua. Kain (gaizkia) da lehen gizakia. Paganismoa eta gozamenaren mundua dira adierazpen gorena. Pertsona harroak dira bertakoak, maitasun zikina eta berekoia dutenak, norberaren ongizate materiala bilatzen dutenak (Jainkoaz gain).

Borrokak jarraituko du Jainkoaren hiriak irabazi arte.

Ideia batzuk:

  • Bakea gizartearen ongi gorena da, gerraren justifikazioa apurtutako bakea ezartzea da. Elizaren helburua Jainkoaren bakea ezartzea da (Estatuarena munduko bakea).
  • Gizakiak gizartearen beharra du. Onuragarria da nahiz eta perfektua ez izan.
  • Gizartea eta familia gizakiaren izaeratik datoz, naturalak dira, ez konbentzionalak.
  • Jainkoak agintariari boterea eman dio.

Gaizkiaren izaera

Gaizkiak Jainkoaren existentzia zalantzan jartzen du (ahalguztiduna bada, ez litzateke beharrik izango gaizkirik gabeko mundua sortzea?). Hasieran Manikeismoaren bi printzipioen alde zegoen: gaitzaren printzipioa eta ongiaren printzipioa. Ondoren Plotinoren antzeko iritzia ematen saiatzen da. Gaizkia ezin Jainkoari leporatu.

Gaizkia ez da berez existitzen, ongi eza besterik ez da.

3 gaizki mota:

  • Gaizki metafisikoa: gizakia sortua (izaki aldakorra) izatean ez da perfektua.
  • Gaizki fisikoa: Mina eta heriotza gizakiari lotuta daude. Jainkoari leporatu haren ikuspuntua ezagutzen ez dugulako eta salbaziorako beharrezkoak direlako.
  • Gaizki morala: Aukeratzeko askatasunagatik sortua. Gizakia aske da bekatuaren edo Jainkoaren bidea aukeratzeko eta bekatuaren bidea aukeratzea norberaren erantzunkizuna da. Gaizki morala da gaizki bakarra.

Entradas relacionadas: