Ahaztuen Mendekua: Misteriozko Nobela Baten Iritzia

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Misteriozko Hasiera eta Gertaera Tragikoa

Ahaztuen Mendekua misteriozko liburu honetan, protagonistaren emaztea, Ana izenekoa, basoan “galtzen” den unea ikus dezakegu. Egun batzuk pasatu ondoren, bere gorpua aurkitzen dute. Une honetatik aurrera, protagonista frogak aurkitzen hasten da, bere maitalearekin hilketa argitu nahian. Pasarte honek Marta del Castilloren kasua ekarri zidan burura, gorputzean hotzikara bat sortuz. Idatzi hau irakurtzean, gaur egun edonori gerta dakiokeen gauza bat dela pentsatu eta hausnarketa bat egin dut.

Esan beharra dago horrelako kasu misteriotsuak gero eta gehiago gertatzen direla, baina zoritxarrez, askotan bortxaketa bat aurretik gertatu izan da, eta biktimak gehienetan emakumezkoak izaten dira. Liburua irakurtzean zirrara sortzen dio irakurleari, eta aldi berean, adierazten du nola diruagatik eta inbidiarengatik norbait hil daitekeen, aberasteko helburu bakarrarekin ere.

Genero Beltza eta Istorioaren Garapena

Nobela honek genero beltzean murgiltzen gaitu, istorio interesgarri eta misterioz betean sartuz. Ondoren, pixkanaka argitzeko bidea hartzen du. Amaiera ez zait horrenbeste gustatu, azken kapituluan istorio osoa laburbiltzen duela dirudielako. Hala ere, lan txukuna da: kapituluak elkarren artean ondo lotuta daude, eta horrek orokorrean liburua errazago irakurtzen laguntzen du.

Gustatu zait kapitulu bakoitzaren hasieran, aurrekoaren amaierarekiko loturak agertzen direla, eta horrek gertatutakoa gogoratzera eraman nau. Gainera, Gerra Zibila, hilketak eta desagerpenak, pertsonaien arteko elkarrizketez, akzioz eta tentsioz lotuta, liburua irakurtzeko gogoa piztu dit. Ez zait batere astun eta pisutsu egin, eta gainera, irakurterraza izateak bidea leundu dit, Nafarroako euskalkian idatzita egon arren.

Nobelaren Erritmoa eta Nafar Euskalkia

Bestalde, alde txarrei dagokienez, geldiuneak edo aurrerapausorik gabeko uneak badaudela iruditu zait, eta horrek une batzuetan besteak baino apur bat astunago bihurtu ditu pasadizo batzuk. Dena den, hein handi batean bizia dela esango nuke.

Ondorioa eta Irakurketa Gomendioa

Nik uste dut helburua betetzen duela, ni istorioaren barnean sartzea lortu baitu, eta nigan behintzat, helburua bete du. Beraz, misteriozko nobela hau irakurtzeko erraza dela frogatu du. Nola sentitu eta esperimentatu dudan kontuan hartuta, edonori gomendatzeko moduko nobela bat dela esan dezaket, entretenimendua ziurtatuta baitago.

Entradas relacionadas: