Ahotsa, Instrumentuak eta Musika Testurak: Oinarriak
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,11 KB
Ahotsa eta Kantua
Arnasketa Motak
- Goi-arnasketa: Biriketako goiko aldea bakarrik erabiltzen da.
- Abdominala: Diafragmako giharrek eta biriketako beheko aldeak parte hartzen dute.
- Osoa: Abesteko egokiena, aurreko biak elkartzen dituena.
Ahots Motak
Gizonak: Baxua, Baritonoa eta Tenorra.
Emakumeak: Kontraltoa, Mezzosopranoa eta Sopranoa.
Abesbatza Motak
Ahots baxukoak (gizonezkoak) eta zuriak (emakumezkoak eta haurrak) abesbatzak daude, baita ahots mistokoak (gizonak eta emakumeak) ere.
Badira beste abesbatza mota batzuk ere: ahots berekoak, gizonezkoek soilik edo emakumezkoek soilik osatuak.
Adierazpen Instrumentala
Instrumentuen Sailkapena
Hari Instrumentuak
Soinua tentsatutako hariak sortzen duenean. Adibidez, biolina.
- Igurtziak: Biolina, Biola, Biolontxeloa eta Kontrabaxua.
- Kolpatua: Pianoa.
- Pultsatua: Gitarra eta Harpa.
Haize Instrumentuak
Hodi baten barruan aireak sorturiko bibrazioen bidez soinua sortzen duten musika tresnak dira.
Zura (Zurezko Haizea)
Ahoko motak:
- Lantzerka (bisel): Aireak ertz zorrotz batekin talka egitean bibrazioa sortzen da. Adibidez: Zeharkako flauta eta Piccoloa.
- Mihi sinplea: Aireak kanabera fin batekin talka egitean bibrazioa sortzen da. Adibidez: Klarinetea eta Saxofoia.
- Mihi bikoitza: Elkar talka egiten duten bi kanaberek sorturiko bibrazioak sortzen du soinua. Adibidez: Oboea, Adar Ingelesa eta Fagota.
Metala (Metalezko Haizea)
Tronpeta
Tronpa
Tronboia
Tuba
Perkutsio Instrumentuak
- Afinatuak: Xilofonoa, Metalofonoa, Zelesta eta Marimba.
- Afinatugabeak: Marakak, Klabeak, Kriskitinak, Kaxa, Güiroa, Sonailua, Karraskagailua, Triangeluak, Krotaloak, Kutxa Txinatarra, Txindatak eta Gong-a.
Musika Testura
- Monodia edo monofonia: Lerro melodiko bakarrekoa, nahiz eta ahots edo instrumentu bakar batek edo askok interpretatua izan.
- Homofonia: Garaiera desberdineko hainbat melodia ditugunean, erritmo berean mugitzen direnak. Homofonia testura duen abesti baten aurrean gaudela esan genezake.
- Polifonia: Modu aske batean mugitzen direnak, nahiz elkar imitatuz mugitu. Melodia guztiek garrantzi berdina dute.
Melodia lagundua: Melodia nagusi bati laguntzeko melodia harmoniko bat da.