Ahozko Iturriak Historian: Garrantzia, Erabilera eta Elkarrizketak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Ahozko Iturriak Historian

Historiaren diziplina akademikoaren barruan, ahozko testigantzen erabilera denbora luzez alboratua izan da. XX. mendearen lehen erdira arte itxaron behar izan dugu, soziologoen eta antropologoen eraginari esker, historialarien artean, ahozko testigantzak ikerketarako iturri baliagarritzat jotzen hasteko. II. Mundu Gerraren ostean sortutako sentimenduek bultzada handia eman zieten ahozko iturriei, modu honetan, ezin izango zen gertatutakoa ahaztu. Ahozko iturrien erabilerak historiaren demokratizazioa ekarri zuen.

Ahozko Iturrien Erabileraren Helburua

Behekoen edo baztertuen (historia ofizialetik at gertatutako kolektiboen) historiak ezagutzeko helburuz zabaldu ziren, historia ofizialak jaso ez zituen egiak berreskuratzeko. (Llona, 2012).

Ahozko Iturrien Erabileraren Bidez Lortutakoa

Ikerketa-bide berriak zabaltzea ahalbidetu zuen: emakumeen historiarena, eguneroko bizitzarena, sexualitatearen edo identitateen formakuntzarena…

80ko hamarkadan, bi adituk (Alessandro Portelli eta Luisa Passerinik) historiaren baitan ikerketa-esparru esanguratsuenetako bat (memoriaren kontzeptuarekin lotutakoa) ahalbidetu zuten aintzindariak izan ziren.

  • Portelli: ahozko iturriek pertsonen iraganeko autopertzepzioei buruzko informazioa ematen zigutela ohartarazi zen: zein zen pertsonen borondatea, zer egiten ari zen eta gaur egun gertatutakoari buruz daukaten usteen inguruko informazioa eskaintzen dutela. (Portelli 1991)
  • Passerini: ahozko historiaren lehengaiak, narrazio literal batez gain, memoriaren, ideologiaren eta subkontzientearen dimentsioak eskaintzen dituela azaldu zuen. (Passerini, 1979).

Joera Aldaketa eta Garatutako Esparruak

Joera-aldaketa horrekin hiru esparru garatu dira:

  1. Memoriarekin lotutako lanak (nola funtzionatzen duen, haren fidagarritasuna, identitateak eraikitzeko prozesuan duen parte-hartzea…).
  2. Oroimenen alderdi narratibo eta linguistikoekin zerikusia duten lanak (oroimenetara iristea ahalbidetzen duten forma literarioak eta haien interpretazioa.
  3. Norbanakoaren memoriaren adierazgarritasuna (garai bateko memoria sozialaren eta oroimen indibidualaren arteko harremanak aztertuz).

80ko hamarkadaren bigarren erdialdetik aurrera ahozko testigantzen erabilera hazi zen. Garai honetan liburu ezberdinak argitaratu ziren eta hauen artean eragin handia izan zuen “Recuerdalo tú y recuérdalo a otros” (Ronald Fraser, 1979), izan ere, Gerra Zibila bizi zutenen testigantzak bildu zituen.

Ahozko iturrien erabileraren aurka jende asko dago, izan ere, iturri horren izaera subjektiboak ez du egiazkotasuna lortzen. Ahozko iturrien defentsan esan behar da ez dagoela errealitatea leialki islatzen duen iturri objektiborik. Ahozko iturrien kasuan, egia edo faltsu kontzeptueak bigarren mailako arazo bihurtzen dira, izan ere, informazio kualitatiboa ematen digute, ez iraganeko egiarik (Llona, 2009).

Ahozko Iturrien Sorkuntza: Elkarrizketak

Elkarrizketa ezberdinak daude ahozko iturriak lortzeko, eta hauek sailkatzeko dagoen irizpide nagusia, elkarrizketatzaileak elkarrizketaren aurrean duen parte-hartze maila da. Bi elkarrizketa mota bereiz daitezke:

Elkarrizketa Eredu Zuzendua edo Gidatua

Elkarrizketatzaileak aldez aurretik prestatu duen galdetegi edo inkesta aurkezten die elkarrizketatuko dituen pertsonei. Inkestan oinarritutako elkarrizketetan berriemaileak kanpotik ezarri zaion ordena batean egingo ditu erantzunak, testigantzaren bereizgarritasunak mugatuz. Elkarrizketa honek ez digu elkarrizketatuaren subjektibitatera iristeko aukerarik ematen. Subjektibitateen inguruan hausnartu nahi duenarentzat, eredu erdi-zuzendua da aberasgarriena.

Bakarrizketa/Narrazio-Elkarrizketa

(Ikertzailearen eta elkarrizketatuaren artean sortzen den solasaldia) gidatuaren helburua, elkarrizketatuak bere bizitzaren gertaera esanguratsuen berri ematea da. Historialariaren xedea, elkarrizketatuak bere bizitzaren inguruko ibilbide erreflexiboa egitea da, bere bizitza nola oroitzen duen azaltzen.

Narratzailearen papera: ahalik eta gutxien mintzatuko dugu, baina gidariak izango gara. Gai jakin baten inguruan sakontzea nahi badugu, hura hobeto azaltzeko eskatuko diogu. Oroitzapenak interesatzen zaizkigunez, ez dugu galdetegi sakonik ezta aldaezinik prestatuko. Horren ordez, zerrenda bat prestatuko dugu landu nahi ditugun gaiekin.

Entradas relacionadas: