Ahozko Komunikazioa: Testu Moldeak eta Ikaskuntza Estrategiak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Testu Moldeak Ahozko Komunikazio Baliabide Gisa

Idatzien inguruan dihardugunean ohituta gaude testu moldeen inguruan hitz egitera, eta horietan gutuna, ipuina eta errezeta bezalako testu moldeak topa ditzakegu. Askotan ahaztu egiten zaigu ahozko hizkuntzak ere baduela antzeko banaketa bat. Kasu horretan, jendaurreko azalpenak, txisteak, antzerkiak eta elkarrizketak bezalako moldeak aurki ditzakegu.

Argi izan behar dugu testu molde jakin bat lantzen dugun heinean ahozkoaren alderdi batzuk lantzen eta barneratzen ari garela.

Ahozkoaren eta Kinesikoen Osagaiak

Hizkuntzaz at dauden horiei erreferentzia eginez, honako hauek ditugu:

  • Ahotsaren melodia
  • Arnasa
  • Abiadura
  • Kualitatea

Kinesikoen barruan, gorputzaren jarrerak topa daitezke, hala nola, begirada, mugimendua eta keinuak.

Komunikazio Ez-Berbala: Begirada eta Osagaiak

Aurreko atalean aipatu moduan, ahozko hizkuntza hitzaz haratago doa, gizabanakoa bere osotasunean hartzen du. Hau da, komunikazio berbalaz gain, komunikazio ez-berbalak ere zeresan handia du, eta aintzat hartu behar da. Horren barruan hainbat aspektu bereiz daitezke:

  • Hizkuntzaz at daudenak (paralinguistikoak)
  • Kinesikoak (gorputz jarrerak)
  • Proxemikoak (espazioaren erabilera)
  • Kanpoko itxurari dagozkionak
  • Espazioaren zatiketari erreferentzia egiten diotenak
  • Euskarriak

Paralinguistikoak eta Kinesikoak Berriz

Hizkuntzaz at dauden horiei erreferentzia eginez, ahotsaren melodia, arnasa, abiadura eta kualitatea ditugu. Kinesikoen barruan, gorputzaren jarrerak topa daitezke, hala nola, begirada, mugimendua eta keinuak.

Elkarrizketa: Ahozko Ikaskuntzaren Bide Nagusia

Ahozkoaren inguruan ari garen heinean, argi izan behar da elkarrizketak paper garrantzitsua izango duela. Ohi dakigun moduan, elkarrizketa hizkuntzaren ikaskuntza bide nagusia da.

Ahozko Ikaskuntza Prozesuko Estrategia Eraginkorrak

Ahozko hizkuntza irakaste-ikaste prozesu honetan irakasleak beteko duen rola ezinbestekoa da, eta horretarako estrategia eraginkorrenak zeintzuk diren identifikatzen saiatu behar da. Ahozkoa lantzeko interakzioa ikaste prozesuaren erdigune izan behar du, modu horretan ikasleak etengabe hartuko baitu parte. Talde lana

Entradas relacionadas: