Aisialdirako Jarduerak: Gida Praktikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Espazioak Hautatzeko Irizpideak
Adinaren Araberakoak
Adina eta sexua, ezaugarri fisiko eta psikikoak, interesak, gustuak eta motibazioak, esperientziak, taldean duten integrazio maila, parte hartzea aurreko programazio batean, arazo emozionalak edo tabuak, familiako laguntza.
Urritasun Ezberdinak Dituzten Pertsonak
Adina, dituzten urritasun motak, aukera eta muga fisiko, psikiko eta sentsorialak, interesak, gustuak eta motibazioak, arazo emozionalak edo afektiboak, beharrezkoak diren baliabide bereziak, aurreko esperientziak, integrazio eta parte hartze maila.
Gaixorik Dauden Pertsonak
Pertsonaren ezaugarriak, gaixotasun mota eta maila, motibazio maila, gaixotasunaren ondorioz dauden muga fisiko eta psikikoak, gustu pertsonalak, arazo afektiboak eta emozionalak, gaixotasuna gainditzen laguntzen duten faktoreak, gaixotasunaren garapena okertzen duten faktoreak.
Dantza Tailerren Abantailak
Osasun egoera onean mantentzeko baliabide oso ona da. Gaitasun psikomotoreak lantzen dira (oreka, postura, orientazioa...), artikulazioak indartzen dira eta erritmoa hobetzen da. Memoria lantzea sustatzen du eta pertsonak gerturatzen ditu. Maila emozionalean, tentsioak askatzeko baliagarria da, autoestimua gehitzen du eta umorea eta alaitasuna eskaintzen ditu.
Teknologia Berriak: Abantailak eta Desabantailak
Gaur egun teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte aisialdirako. Urrun dauden pertsonen artean harremanak edukitzeko hainbat bide eskaintzen dituzte (interneta, korreo elektronikoa, sare sozialak...). Zahartzaroa, trebetasun eta ezagutza berriak lortzeko garai ona da. Gero eta baliabide gehiago daude (helduentzako hezkuntza zentroak, helduentzako unibertsitateak, programa espezifikoak…). Hala ere, teknologia berrien gehiegizko erabilera desegokia izan daiteke, pertsona bakardadean murgiltzeko arriskua daukalako.
Aisialdiko Jardueren Sailkapena
- Jarduera ludikoak: ondo pasatzeko jarduerak dira (jolasak). Mahai jolasak, partxisa, dominoa, damak, kartak, jolas tradizionalak eta herrikoiak (zapiaren jolasa).
- Kirol jarduerak: garapen fisiko eta motorra bultzatzen duten jarduerak dira. Mendi irteera, lehiaketa txikiak, lasterketa, petanka, futbola, saskibaloia, igeriketa.
- Sormenezko jarduerak: Teknika zehatz bat garatzen duten jarduerak dira. Pertsonak gaitasun ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Puntu-gurutzea, gantxilloa, enkuadernazioa, margotzea, eskulanak, informatika…
- Jarduera kultural edo artistikoak: pertsonari kultura eta artearekin harremanetan jartzen dioten jarduerak dira. Museo batera joatea, zinemara joatea, elizak ikustera, herritako jaietara, gabonetako gauza bereziak antolatzea, dantza egitea…
- Jarduera ekologikoak edo naturarekin erlazionaturikoak: ingurugiroarekin harreman duten jarduerak dira. Lorategi batetik paseatzea, naturarekin erlazionaturiko kirolak egitea, baserri eskoletara bisita egitea...