Aldaketa Kimikoak eta Erreakzioen Mekanismoa
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB
Aldaketa Kimikoak Eredu Atomiko-Molekularraren Arabera
Aldaketa kimikoetan gertatzen dena:
- Atomoen arteko lotura batzuk apurtu egiten dira eta erreaktiboak desagertu egiten dira.
- Beste lotura batzuk sortzen dira.
- Beste substantzia batzuk sortzen dira ("produktuak").
- Atomo berririk ez da sortzen.
Aldaketa kimikoetan, mota jakin batzuetako sistema atomikoak desagertu egiten dira eta beste sistema atomiko batzuk sortzen dira.
Aldaketa Kimikoen Mekanismoa: Talken Teoriaren Arabera
Aldaketa kimikoak osagai kimikoen arteko talken bidez gauzatzen dira. Molekulen arteko talkak dira aldaketa kimikoen eragileak, baina kontuan izan behar da talka guztiek ez dituztela derrigorrean erreakzio kimikoak eragiten.
Talka Eraginkor Baterako Baldintzak
Molekulen arteko talka bat eraginkorra izan dadin, alegia, erreakzioa eragin dezan, baldintza hauek behar ditugu:
- Molekula egokien artean gertatutako talka izatea: Adibidez, iodoak iodoarekin eta hidrogenoak hidrogenoarekin egiten badute talka, ez da erreakziorik gertatuko.
- Talka gertatzen denean molekulen norabideak egokiak izatea: Ez dira aurrez aurreko talkak soilik eraginkorrak; molekulek zeharka jotzen dutenean elkar, talkak ez dira beti eraginkorrak.
- Talka egiten duten molekulen abiadura nahikoa izatea.
Talken Eredua
Eredu zinetiko-molekularrean oinarrituta erreakzioak azaltzeko era horri, testuan eta irudietan adierazi dugunari, Talken Eredua deritzo.
Masaren Kontserbazioa: Lavoisierren Legea
Erreakzio kimikoetan, masa ez da inoiz aldatzen, hau da, erreakzioaren hasierako masa eta amaierakoa berdinak dira.
Mola eta Masa Molarra
Zer da Mola?
Mola 6,022·1023 atomo edo molekula dituen substantzia kantitatea da.
Energia Erreakzio Kimikoetan
Erreakzio kimikoetan lotura batzuk apurtzen dira eta beste batzuk sortzen dira. Apurtzeko energia behar da, bero forman. Erreaktibo batzuk besteak baino gehiago berotu behar dira.
Aktibazio-Energia
Erreakzioa abiarazteko behar den energia horri Aktibazio-Energia deitzen diogu.
Bi mota daude:
- Endotermikoak: Produktuek erreaktiboek baino energia gehiago dute.
- Exotermikoak: Alderantziz, produktuek erreaktiboek baino energia gutxiago dute.
Erreakzio Kimikoen Abiadura Aldatzen Duten Eragileak
- Erreaktiboen kontzentrazioa: Kontzentrazioa handitzean, abiadura handitzen da.
- Ukipen-azalera: Ukipen-azalera handitzean, abiadura handitzen da.
- Tenperatura: Tenperatura handitzean, abiadura handitzen da.
- Katalizatzaileak: Katalizatzaileek abiadura handitzen dute.