Aldaketa Sozialak Frankismoan (1939-1975)
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
Espainian Franco jeneralak zuzendutako diktadura erregimena izan zen 1939tik 1975era bitartean.
Lehen Aldia (1940ko Hamarkada)
Gizarteak, Frankismoaren lehen aldian, batik bat 40ko hamarkadan, demografikoki atzera egin zuen. Goseak eta gaixotasunek (tuberkulosia adibidez) eraginda, heriotza tasa izugarri handitu zen, eta jaiotza tasa handia ere izateagatik ozta ozta mantendu zen hazkunde begetatibo positiboa (%o 0,9). Hiri handietan txabolak ugaritu ziren.
Sozialki, moral kristaurik zorrotzena inposatu zen, eta horrek familiartean eredu patriarkalaren ezarpena ekarri zuen. Halaber, emakumearen gutxioagotasun juridikoa finkatu zen.
Bigarren Aldia (1960ko Hamarkada)
Bigarren aldian, 1960ko hamarkadan bereziki, biztanleriaren urteko hazkunde tasa mende osoan ez bezala hazi zen. Garapen ekonomikoak eta ondorioz izandako bizi baldintzen hobetzeak eztanda demografikoa ekarri zuen, ohiko jaiotza tasa altuari hilkortasunaren jaitsiera lotu baitzitzaion.
1960ko hamarkadan, landa exodo izugarria gertatu zen. Emigratzaile gehienak Espainiako nekazaritza lurraldeetatik abiatu ziren Espainiako hiri industrialetara. 1,3 milioi espainiarrek Europako beste herrialdeetara emigratu zuten. Biztanleria mugimenduek Espainiako lurraldeen arteko demografia eta ekonomia desoreka nabarmenak areagotu zituzten.
Barrualdean, 1962tik 1973ra lekualdatu ziren lau milioi lagun askotan helmuga lekuetan (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia) horrenbesteko jendetza hartzeko azpiegiturarik gabe aurkitu ziren. Ondorioz, urte haietan, txabolismoa eta gaizki hornituriko auzoak zabaldu ziren, etxebizitza kaskarrez beterikoak.
Industria ekonomia garatzeak eta zerbitzuen sektorea hedatzeak oso nabarmen eraldatu zituzten herritarren gizarte egiturak. Espainian behin betiko finkatu zen gizarte kapitalista industrializatua, eta aldi berean, erdiko klaseak gizartean bere pisua nabarmen handitu zuen.
Prozesuaren Armonizazioari buruzko Lege Organikoa) nabarmendu ziren. Halaber, NATO erakundean sartzeko eskaera egin zuen. Calvo Sotelok, ordea, ez zuen geldiarazi gobernuko alderdiaren barne hondamena. Suarezek UCD utzi eta CDS (Centro Democrático y Social) sortu zuen. 1982ko abuztuan Calvo Sotelok Parlamentua deuseztatzeko erabakia hartu eta hauteskundeak deitu zituen. Bozak 1982ko urrian egin ziren eta PSOE izan zen garailea.