Aleazioak: Definizioa, Baldintzak eta Metal Motak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Aleazioak: Definizioa, Propietateak eta Baldintzak

Aleazio bat bi elementu kimiko edo gehiago batzean lortzen da. Gutxienez horietako bat metalikoa izan behar du, eta emaitzak izaera metalikoa du. Nahasteko proportzio handienean dagoen metalari oinarria deitzen zaio, eta gehitzen zaion beste elementuari aleatzailea.

Aleazioen propietateak hasierako metalenak baino hobeak izaten dira. Aleazioa sortzeko bi baldintza bete behar dira:

  1. Elementuak egoera likidoan nahasgarriak izatea, eta solidotzean nahasketa homogeneo bat lortzea.
  2. Emaitzak izaera metalikoa izatea.

Burdina eta Karbono Aleazioak

Oinarriaren eta aleatzailearen proportzioek zerikusia dute aleazioaren izaeran.

Altzairua

Altzairua sortzeko burdina eta karbonoa nahasten dira. Altzairuan osagai desberdinak agertzen dira:

  • Ferrita
  • Zementita
  • Perlita
  • Austenita
  • Martensita
  • Troostita
  • Sorbita
  • Bainita

Burdinurtua

Burdinurtuaren urtze-tenperatura altzairuarena baino txikiagoa da; beraz, moldakorragoa da. Karbonoa grafito eran agertzen da. Altzairua baino merkeagoa da, baina ezin da forjatu, apurkorragoa da eta erresistentzia mekaniko txikiagoa du.

Burdinurtuaren osagaiak hauek dira:

  • Ledeburita
  • Steadita
  • Grafitoa

Beste Aleazio Metaliko Batzuk

Kobre Aleazioak

Kobrea biguna, korrosioarekiko erresistentea eta harikorra da, baina aleatzean propietate horiek hobetzen dira.

  • Latoia (Kobre-Zink)

    Zinkarekin nahastean lortzen da. Kobrea baino gogorragoa, moldakorra eta xaflakorra da. Apainketarako (botoiak), elektrizitate arloan (terminalak) eta txinpartarik sortzen ez duenez, erregaientzako ontziak egiteko erabiltzen da.

  • Brontzea (Kobre-Estainu/Aluminio)

    Estainua, aluminioa, silizioa eta nikelarekin nahastean lortzen da. Erresistentzia mekaniko nahiko ona du, eta korrosioaren aurrean erresistentea da.

  • Alpaka (Kobre-Zink-Nikel)

    Kobrea zink eta nikelarekin nahastean sortzen da. Zilarraren antzeko itxura du. Giro-tenperaturan oso moldakorra eta harikorra da. Etxeko baxera-tresnetan (vajilla) eta bitxikeriak egiteko erabiltzen da.

Aluminio Aleazioak

Aluminioak eta bere aleazioek dentsitate txikia, eroale elektriko eta termiko onak, korrosioarekiko erresistentzia eta urtze-puntu baxua dituzte. Bere erresistentzia mekanikoa hobetzeko aleatzen da.

Titanio Aleazioak

Dentsitate baxukoak, urtze-puntu altukoak, oso erresistenteak, moldakorrak eta forjakorrak dira, eta korrosioaren aurrean erresistenteak.

Magnesio Aleazioak

Dentsitate baxukoak eta oso erresistenteak dira, baina korrosioaren aurrean ez dira oso erresistenteak.

Entradas relacionadas: