Alfa erradiazioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa deskribatzea:

XX.Mende bukaeran, Becquerel saiakuntza batzuen bidez, ondokoaz konturatu zen:

-Erradioaktibitatea, erradiazio boteretsuak igortzeko gorputz erradioaktiboek duten propietatea da; gorputz opakoak zeharkatzeko, airea ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait sustantzia kitzikatzeko.

Handik gutxira Marie Curie-k erradioaktibitatea izena proposatu zuen.

Aurkitu eta gutxira elementu erreadioaktibo berriak aurkitu ziren. 40 elementu erradioaktibo baino gehiago ezagutzen dira.

Substantzia erradioaktiboek igorritako erradioazioak α, β eta γ motakoak dira:

Erradiazioa α:

-Helioen nukleoak dira.

-Nukleo batek α partikula bat igortzen duenean geratzen den nukleoa ez da jatorrizkoaren berdina; sistema periodikoan 2 leku ezkerretara kokatua dagoen elementu kimikoari dagokio.

-Desintegrazio Soddyren legearen bidez adierazten da.

-Materian sartzeko ahalmen txikia.

-Ionizatzeko ahalmen handia.

Erradiazioa β-:

-Elektroi bizkorrak dira.

-Neutroien desintegrazioaren bidez sortutakoak.

-Desintegrazioa Fajans-en legearen bidez adierazten da.

-Nukleo Batek β partikula bat igortzen duenean geratzen den nukleoa ez da Jatorrizkoaren berdina; sistema periodikoan leku bat eskuinera kokatua.

-Β- erradiazioa indar nuklear ahula.

-Materian Sartzeko ahalmena α-rena baino handiagoa.

-Ionizatze Ahalmen txikiagoa dute α baino.

Erradiazioa γ:

-Oso Maiztasun handia duten uhin elektromagnetikoak dira eta materiarekin bat egiten Dutenean oso energia handiko fotoien modura jokatzen dute.

-Nukleoak Kitzikapena galtzen du.

-Materian Sartzeko ahalmen handia dute.

-Ionizatze Ahalmen txikikoak dira.

Erradiazio erradioaktiboetan Energiaren kontserbazioaren, momentu linealaren, momentu angeluarraren eta Karga elektrikoaren legeak betetzen dira.


Entradas relacionadas: