Alfontso XII.aren Errestaurazioa eta Bipartidismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Errestaurazioa: Borboitarren Dinastiaren Itzulera (1874-1923)

1868 eta 1874 urteen bitartean Seiurte Iraultzailea izan zen, I. Errepublika ezarriz. Ezegonkortasun handia zela eta, 1874an, Alfontso XII.ak Canovas del Castillok bidalitako eskutitza irakurri zuen, non Espainiak arazoak konpontzeko irtenbidea monarkia zela adierazten zen. Martinez Camposek pronuntziamendua egin zuen Alfontso errege izendatuz.

Alfontso XII (1875-1885)

Gobernuburu eta ideologo nagusia Canovas del Castillo izan zen. Bere helburu nagusia egonkortasun politikoa sortzea zen, garapen ekonomiko eta soziala lortzeko. Horretarako, honako helburuak ezarri zituen:

  • Bakea lortzea.
  • Liberal moderatu eta aurrerakoien arteko adostasuna lortzea, bipartidismoa ezarriz.
  • Militarrak politikaz baztertzea.

1876ko Konstituzioa

Konstituzio honek ezaugarri hauek izan zituen:

  • Subiranotasun konpartitua Gorteen eta Erregearen artean.
  • Aginteen banaketa: ez zen ondo banatu, Erregeak gobernuburua izendatzeko ahalmena baitzuen.
  • Parlamentua bi ganberatakoa: Senatua (sufragio sentsitarrez aukeratua) eta Kongresua.
  • Askatasun indibidual zabalak, baina praktikan hauek zapaltzeko legeak ezarri ziren.
  • Erlijio konfesionala (katolizismoa), beste erlijioak errespetatuz.
  • Erregeak botere handia zuen.

Hau izan zen Espainian gehien iraun zuen konstituzioa.

Bipartidismoa eta Txandakatzea

Ingalaterrako ereduari jarraituz, sistema botere txandakatzean oinarritzen zen, konstituzioa eta monarkia errespetatzen zituzten alderdien artean:

  • Alderdi Kontserbadorea (Canovas, moderatuek osatua).
  • Alderdi Liberala (Sagasta, aurrerakoiak).

Gainera, El Pardo Akordioa sinatu zen, erregea hiltzean txandakatze honek jarraitzeko.

Zentralismoa

Foruak desagertu ziren. Zentralismoaren ardatza Madril zen. Diputazio eta udalak berrantolatzean herritarren parte hartzea murriztu zen. Bestetik, inprimatzeko askatasunak murriztu ziren eta zentsura mantendu zen, egunkari guztiak estatuaren kontrolpean geratuz.

Kazikismoa

Txandakatzea bermatzeko hauteskundeetan iruzurra erabiltzen zuten. Prozesua honako hau zen:

  1. Erregak gobernua aldatu behar dela agintzen du.
  2. Erregeak oposizioko buruari gobernu berria osatzeko eskatzen dio.
  3. Erregeak parlamentua desegiten du.
  4. Gobernuburu berriak hauteskundeak deitzen ditu.

Kazikea nekazal eremuetako jauntxoa zen, jabe handia. Hauek, beraien kontrolpeko gizarteko nagusiak izaten ziren, elite bateko kideak. Herrian itzal handikoenak ziren eta diputatu lerrokatuen aldeko botoak jaso eta hauteskundeak moldatzen zituzten; lan honengatik mesedeak jasotzen zituzten.

Kazikismoa erraztu zuten baldintzak:

  • Atzerapen ekonomikoa.
  • Nekazarien mendekotasuna lurjabeenganako.
  • Analfabetismoa.

Erregimenaren Bilakaera eta Krisia

Maria Cristina (1885-1902)

  • 98ko hondamendia (koloniak galtzearen ondorioak).

Alfontso XIII (1902-1923)

  • Aste Tragikoa (1909).
  • 1917ko krisia (militarra, parlamentari eta langileena).
  • 1923ko diktadurara eraman zuten faktoreak.

Entradas relacionadas: