Alienazioa, Kapitalismoa eta Nietzsche

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,9 KB

Zer da Alienazioa?

Alienazioa gizartean betidanik egon da, errealitatea kontraesankorra delako. XIX. mendean, alienazioa handiagoa izan zen, eta subjektuak ez zuen benetako arrazionaltasunik edo askatasunik. Hala ere, posible zen alienazioarekin amaitzea eta subjektuak arrazional eta libre bihurtzea, etikari eta politikari dagokionez.

Ekonomia-alienazioa

Ekonomia-alienazioa historian

Zergatik da ekonomia-alienazioa alienazio guztien sorburua?

Ekonomia-alienazioa da alienazio guztien sorburua, gizakiaren bizitza eta harremanak lanaren eta bizitza materialaren gainean eraikitzen direlako. Gizakia bera lanaren emaitza da, eta lanak baldintzatzen ditu bere oinarrizko beharrak eta pentsatzeko gaitasuna. Pentsamendua eta ezagutza bizitza materiala bermatuta dagoenean bakarrik garatu daitezke; horregatik, ekonomiaren antolaketa da gainerako alienazioen oinarria.

Nola antolatu da historian zehar eta, orokorrean, ekonomia, giza lana, giza natura?

Historian zehar, ekonomia nagusien esku egon da, eta horrek langileek euren lanaren gaineko kontrola galtzea eragin du. Lanaren emaitza besteen jabetza bihurtzeak alienazioa sortzen du, eta horren ondorioz, bai giza lana bai giza natura modu alienantean antolatzen dira.

Ekonomia-alienazioa sistema kapitalistan

Nola gertatzen da, zehazki, aro modernoan giza lanaren alienazioa ekonomian? Kapitalismoa

Ekonomia kapitalistan bi klase daude: burgesak, ekoizpenaren jabeak, eta proletarioak, lan-indarraren jabeak. Burgesek langileen lana kontrolatzen dute eta etekinak lortzeko erabiltzen dituzte, haiek objektu moduan tratatuz. Ekonomia burgesen interesetarako antolatuta dago.

Zergatik bultzatzen dute burgesek edo kapitalistek gizateriaren kontrako jokabide alienantea?

Burgesek etekin pribatua bilatzen dute, baina baita alienatuta daude, besteak esplotatuz eta bizitza etekinetara bideratuz, benetako gizatasuna eta askatasuna ezagutzea saihestuz.

Zein da kapitalismoaren kontraesanik nabarmenena ekonomian edo lan-baldintzetan?

Kapitalismoaren funtzionamendua lau urratsetan laburbil daiteke:

  • 1. Produkzio-harremanak: Burgesek eta proletarioek kontratuak sinatzen dituzte, produkzio-harremanak sortuz.
  • 2. Lan-indarraren erosketa: Burgesek soldata ematen diete proletarioei, lan-indarra erosteko, eta haiek lan egiten dute burgesen baliabideekin.
  • 3. Gainbalioaren sorrera: Burgesek etekina (gainbalioa) lortzen dute proletarioek ekoitzitako ekoizkinetatik.
  • 4. Interes kontrajarriak: Soldata baxua burgesen interesekoa da, eta altua proletarioen helburua; horregatik gatazkak eta interes kontrajarriak sortzen dira.

Burgesek kapitalismoaren gatazkak eta kontraesanak geldiarazteko bi estrategia erabiltzen dituzte:

  • 1. Merkantzien prezioen kontrola: Produktu batzuk gehiago edo gutxiago ekoizten dituzte, prezioak igo edo jaisteko. Horrela etekinak lortzen dituzte, baina merkatua apurtzen da eta gizarteak benetan behar dituen produktuak (adibidez, ogia) garestiago bihurtzen dira edo murriztu egiten dira.
  • 2. Lan-indarraren prezioaren kontrola: Burgesek aurrezkiak dituztelako eta proletarioek ez, horregatik soldata baxuetan lan egitera behartzen dituzte. Proletarioen lehiakortasuna ere erreserba ejerzito baten bidez errazten dute, eta horrela burgesek beti irabazten dute, proletarioak ustiatuz.

Sistema kapitalista eta alienazioaren amaiera

Nola bukatuko da sistema kapitalista?

Kapitalisten ahaleginek ez dute ezer lortuko, 6 krisi-urratsetan:

  • Proletarioen soldatak gero eta baxuagoak dira, eta ezin dute kontsumitu.
  • Gizartea txirotuta badago, burgesek ezin dituzte ekoizkinak saldu, eta horiek biltegietan pilatzen dira, erabilerarik gabe, gizartea miserian dagoen bitartean.
  • Ezin saldu eta ez kontratatu: burgesek proletarioak kaleratzen dituzte, langabezia handituz.
  • Proletarioak haserre daude eta gatazkak bortitzagoak bihurtzen dira.
  • Burges askok beren enpresak itxi behar dituzte eta proletarizatzen dira.
  • Azkenean, kapitalismoak gizartearen indarrak eta energiak suntsitzen ditu, auto-suntsiketa ekarriz.

Kristau erlijioari kritika

Nietzscheren 5 kritika kristautasunari eta ondorio bat

  • 1. Filosofia ahula: Nietzscheren ustez, kristautasuna Sokrates eta Platonen pentsamenduaren jarraipena da, filosofia ahula eta koldarra.
  • 2. Beldurretik sortua: Erlijioa bizitzarekiko beldurretik sortzen da.
  • 3. Mundu errealaren arbuiaketa: Erlijio guztiek mundu errealaren arbuiaketa egiten dute eta haren ordez mundu ideal faltsua eta naturaz gaindikoa jartzen dute.
  • 4. Moral esklaboa: Erlijioa moral esklabo eta ahularentzat da, maseentzat.
  • 5. Mendebaldeko zibilizazioaren arriskua: Mendebaldeko Zibilizazioak sentimendu erlijiosoa baztertu ezean, ezingo du bere botere-borondatea garatu, eta historian galduko da beste zibilizazio boteretsu baten menpean. Beraz, bere instintuak eta balio berriak goraipatu behar ditu.

Jainkoaren heriotzaren azalpena

3 argudio nagusiak

  • 1. Jesukristoren mito faltsua: Jainkoa hil da, Jesukristoren mito faltsuan oinarritzen delako. Nietzschek, aldiz, nortasun bitala defendatzen zuen: ausarta eta arrakastatsua.
  • 2. Sinisteko ezintasuna eta botere-borondate bitalista: Jainkoa hil da, gaur egun ateismo aktiboa eta antiteismoa nagusitzen direlako. Gizakiak ezin du sinetsi, eta zentzurik gabe bizitza onartu behar du.
  • 3. Egoera tragikoa: Jainkoa hil da, eta horrekin batera idealen zentzuak eta aginduak suntsitu dira. Gizakia hutsune existentzialaren aurrean geratu da. Zer egin?

3 galdera nagusiak

  • 1. Nola egingo da aldaketa? Gizakiak arrazoia eta metodoa erabiliko ditu botere-borondatea asebetetzeko, bere instintuak eta kapritxo estetikoak jarraituz. Arrazoia tresna bihurtuko da bizitza ez arrazionala egiteko, sorkuntza eta asmazioak bultzatzeko.
  • 2. Zein da aldaketaren arriskua? Nihilismoa behin-behineko egoera batean gelditzea da, balio eta zentzurik gabe. Baina azken gizakia arriskuan dago, pasibitatean eta bizitzaren balio berriak ez onartzeko. Nork egin dezake trantsizio hori? Gizateriaren botere-borondatea izango da erabakigarria.
  • 3. Nork egingo du aldaketa? Aldaketa bitalista egingo du super-gizakiak, botere-borondatea duen pertsonak. Super-gizakia izango da liderra.

Super-gizakia

  • 1. Errealitate tragikoaren onarpena: Gizakiak konturatuko da unibertsoa logikarik gabeko bilakaera bat dela. Gizaki batzuek errealitate tragiko hori onartuko dute eta eboluzionatu egingo dute.
  • 2. Teknikaren eta poetikaren erabilera: Gizakiak erabiliko ditu teknika (zientziak, medikuntza, psikologia) eta poetika (mitoak, poesia, fantasia) bere bilakaeran eta auto-diseinuaren prozesuan.

Faseak edo espirituaren bilakaera

  • Espiritua gamelu bihurtzen da: Zama du. Morala eta ideala bere gain hartzen ditu, bizitza zaila eta sakrifikatu batean bizi da, beti bere "jainko ideala"ren aginduen pean.
  • Gamelua lehoi bihurtzen da: Idealismo eta moralari uko egiten dio, autoritate guztiak ukatzen ditu. Bere borondatea inposatu nahi du, baina oraindik ez du indar nahikorik balio berririk sortzeko, bakarrik ukatzen du.
  • Lehoia haur bihurtzen da: Beldurrik gabe bizi da, etorkizuna onartuz eta berrikuntzak sortuz. Botere-borondatea erabiliz, balio berriak sortzen ditu eta bizitzari ausardia eta sormenarekin aurre egiten dio. Horrela, super-gizakia sortzen da, garatuagoa eta boteretsuagoa, gizakiaren esentzia desagertuz. Beti jolasean dago.

Entradas relacionadas: