Alienazioa Lanean: Filosofia eta Sozialismoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
3. gaia:
ALIENAZIOA LANEAN
3.1. Laburpen-eskema
Hurrengo ideiak aurkezten ditugu:
- Alienazioaren kontzeptua filosofikoa da batez ere.
- Karl Marx-en ustez, alienazioa langileak lanean bere burua ez errealizatzean datza batik bat (norbere errealizazio edo autorrealizaziorik eza).
- Alienazioa modu enpirikoan aztertzeak zailtasunak ditu.
- Ezin da laneko poz edo asetasunik ezaren kontzeptua alienazioarekin parekatu.
- Alienazioa norberak baloratzen ―nozitzen eta neurtzen― duen kontzeptua da; ez dago adierazle neutroen bidez azaltzerik.
- Halaber, gizarteko sektore zehatzek ere eragiten dute egoera alienatzaileak zeintzuk eta nolakoak diren erabakitzen. Alienazio-egoerak edo baldintzak, hortaz, ez dira guztiz objektiboak.
3.2. Alienazioaren kontzeptua filosofikoa da batez ere
Alienazioaren kontzeptua filosofikoa da batez ere; ondorioz, ezin da hura modu egoki batean ―esparru zientifiko-enpiriko bat balitz bezala― aztertu.
Alienazioaren kontzeptua filosofikoa da batez ere; ondorioz, ezin da hura modu egoki batean ―esparru zientifiko-enpiriko bat balitz bezala― aztertu.
3.3. Sozialista utopikoak: Saint-Simon, Owen eta Fourier
Alienazioaren kontzeptua sarri samar darabilgu azken garaiotan; lehen espezialistei soilik zegokien, baina gaur egun telebista, prentsa eta are gure eguneroko elkarrizketetan ere maiz agertzen da delako hitza.
Alienazioaren kontzeptua sarri samar darabilgu azken garaiotan; lehen espezialistei soilik zegokien, baina gaur egun telebista, prentsa eta are gure eguneroko elkarrizketetan ere maiz agertzen da delako hitza.
Kontuan izan behar dugu, ordea, alienazioaren kontzeptuaren erabilera eta zabalpena testuinguru jakin batean gertatu dela: ekonomiaren ikuspegitik aberastasun-maila handi samarra duten gizarte aurreratuetan, hain zuzen ere. Jakina, biziraupen arazoak gainditu ostean baino ez dute interesa erakartzen gizakion arazo espiritualek.
Lehenengo sozialistek ―sozialista utopiko zeritzenek, alegia― lanaren kontzeptua hartu zuten giltzarritzat gizarte kapitalista jaioberria kritikatzeko. SAINT-SIMONek (1760-1825) lan ekoizkorraren balio gorena ezarri zuen gizarte ordena berri baten oinarrian; biztanle bakoitzak merezi zuen estima soziala hark gizarteari egindako ekarpenaren araberakoa izanik. Saint-Simonek, horrela, lanarekiko jarrera soziologiko bat hartu zuen begi-puntuan, klaseen arteko ezberdintasunei zorrozki kritika eginez. OWENek (1771-1858) eta FOURIERek (1772-1837), bestalde, lana gizakiaren berezko sormenaren zerbitzura ipini behar dela zioten, gizakiarentzat atsegin eta erakargarri izan dadin. Ikuspuntu psikologiko horretatik abiatuta, lanak gizakion nortasunaren garapenean duen funtsezko egitekoa azpimarratu nahi zuten.