Alienazioa eta nortasuna: Marx, lana eta burokratia
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Alienazioa (ALI)
Alienazioa kapitalismoaren esentzia osatzen du Karl Marxerentzat. Berak esaten du: Gizakia historiaren protagonist aktiboa da; lanaren bitartez bere burua adierazten du. Ondorioz, jabetza pribatuaren sistemaren ondorioz langilea salgai bihurtzen da eta bere nortasuna garatzeko aukera galtzen du.
Alienazioa gertatzen da gizakiak lanean bere nortasuna garatzeko aukera duenean baina lana ez badu borondatezkoa; inposatua eta derrigorrezkoa baizik. Hau da, behartutako lana da (langileak ez du bere burua garatzen; hau da, ez du bere ongizatea sumatzen).
Langileak bere lanetik ez dute lortzen behar duten asetetasuna; hau da, lana beste behar batzuk asetzeko bitartekoa bihurtzen da. Lanaren izaera alienatua honela agertzen da: indarkeria, presioa... Adibidez, gizakia modu honetan ikusten du lanaren alienazioa: egindako lana ez da berea; beste baterako egiten du lanean. Beraz, produkzio prozesuan langilea ez da bere buruaren jabe; besteren jabetza besterik ez da.
Nortasuna
Nortasuna rol soziala izaten da: itxaropen jakin batzuen aurrean erantzun jakin batzuk ematean datza; itxaropen eta erantzun horiek aldez aurretik gizarteak berak arautzen eta finkatzen ditu. Gizakiok zoriz egokitu zaigun papera jarraitu behar izaten dugu.
Baina rola ez da bakarrik gure kanpo-ekintzak arautzen eta definitzen dituen eredu erregulatzailea: rolek, gure kanpo-ekintzei ez ezik, ekintza horien sustraian dauden gure barruko emozio eta jarreretan ere eragin dezakete. (Adibidez: musu bat ematean, batzuetan beste pertsona baten erantzunak txarrak edo haserreak sor ditzake). Beraz, rol sozialak nortasunaren egitura psikikoa sortzen du.
Gizarteak, rolen bitartez, gizabanakoei eragiten die eta gure nortasunean eragina du. Batzutan gizarteak gizabanakoen nortasunaren garapen librea mugatu eta trabatu egiten du.
Burokrazia eta nortasuna
Gizartea arau eta instituzio ugariz osatuta dago; instituzio modernoen artean, burokratizazioak sinergia gutxi izaten du. Erakunde formal oso burokratizatuetan, indarrean dauden printzipioek giza nortasunaren osotasuna eta garapena bortxatzen dituzte. Burokrazia nortasuna mugatzen du, eta horrek ondoriorik negatiboen eraginak dakartza:
- Kideen eguneroko zereginei oso arreta gutxi ematea;
- Kideak pasibo izatera bultzatzea;
- Kideek interesa garrantzi handiko kontuei soilik ematea;
- Kideek azaleko, arin-gaitasunak besterik ez erabiltzea;
- Kideek porrot fisikoa ekarriko dien eran lan egitea bilatzea.
Ondorioz, langileek sentimendu txarrak jasaten dituzte, hala nola bakardadea, impotentzia eta lanarekiko gorrotoa.