Alkoholismoa: Tolerantzia, Menpekotasuna, Kontraerreakzioa eta Intoxikazioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Tolerantziaz hitz egiten ari garenean, gorputzak bere efektuak jasateko erraztasunaz ari gara. Alkohola toleratzen duen gorputz batean eragina txikiagoa izatenda, hauda, tolerantzia ez duen pertsona batek baino kantitate gehiago edan behar du efektu berdina lortzeko. Tolerantzia hainabt faktoreen araberakoa izan daiteke: Faktore biologikoen artean pisua eta sexua aurkitzen dira. Pisuak eragin handia du, geroz eta pisu gehiago izan orduan eta tolerantzia handiagoa. Sexuari dagokionez, gizonezkoek tolerantzi handiagoa izaten dute, emakumeek adh entzina kantitate txikiagoa dutelako. Baina faktore metabolikoak ere badaude: Pertsona bat alkoholaren efektuetara ohitzen denean, errezago metabolizatzen du edari hau. Horrelakoetan esaten da tolerantzia garatu egin dela. Tolerantziaren garapenak esan nahi du, garunean eragin ezberdina duela alkoholak eta gaixoak ez dituela efektuak notatzen. Horrela geroz eta gehiago kontsumitzeko ohitura hartzen da eta horrek arrisku larriak jar ditzazke martxan. Izan ere, epe luzeko gaixotasun mental askori irekitzen die bidea eta baita organoen defuntzioari ere. Alkoholarekiko menpekotasunak alkoholismoa ekar dezake.

Alkoholarekiko menpekotasuna duten pertsonek, edari hau aurkitzeko eta kkontsumitzeko beharra edo obsesioa dute. Menpekotasuna ez da mentala bakarrik izaten, gaixotasun hau duten pertsonek askotan abstinentzia garaietan behar fisiko bat izaten dute. behar hori, insomnioa, aluzinazioak etab ekar ditzazke.
Alkohol kontsumoa duen pertsona baten sintomak, honakoak dira: Alkohol kontsumoaren kontrol galera, hartzen den alkohola gutxitzeko saiakera eta porrota, alhola edateko obsesio handia, laneko errendimendua jeistea, despisteak, negazioa...
KONTRAERREAKZIO/INTOXIKAZIOA: kontraerreakzioa sendagaiena:
-Sendagai bat ematean agertzen den edozein efektu
-Arrisku faktore batzuk daude kontraerreakzioak handitu ditzazkeenak: faktore genetikoak, gaixotasun batzuk, haurdunaldia, laktantzia.
Intoxikazioa sendagaiengatik: Sendagaiek eragindako intoxikazioaren maila, hartutako medikamentu kopuruaren eta pertsonaren ezaugarrien araberakoa izango da.

Entradas relacionadas: