Altxamendu Nazionala eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Altxamendu Nazionala eta Gerra Zibilaren Hasiera (1936)

Altxamendua: Sanjurjo jenerala, Portugaldik hegazkinez zetorrela, istripu batean hil zen. Marina eta abiazioa Errepublikaren alde mantendu ziren. Madril, Bartzelona, Valentzia eta Bilbo errepublikazaleen eskuetan egoteak arazoak sortu zizkien militarrei. Lehenengo lau egunetan, nazionalek penintsularen herena kontrolatzen zuten, batez ere Gaztelako gari lautadak. Horrela, beren soldaduak janari aldetik ondo hornituta zeuden, baina industriagune garrantzitsuenak errepublikazaleen eskuetan zeuden.

Iparraldeko Frontea (1936)

Badajoz hartu ondoren (abuztuaren 14an), soldadu batzuk libre geratu ziren iparraldeko eta hegoaldeko armadak bat egitean. Uztailaren bukaeran, nazionalek Pirinioetako muga, Lleidatik Bizkaiko golkoraino, menperatzen zuten. Abuztuaren 26tik irailaren 4ra bitartean, aste batez borrokatu ziren Irunen, inguruko mendietan kokatuta. Errepublikazaleei Kataluniatik, Frantzia zeharkatuz, etorritako soldaduek laguntzen zieten. Irailaren 4an, Beorlegi Irunen sartu aurretik, errepublikazaleek ihes egin zuten hiriari su eman ondoren. Batzuk Frantziara ihes egin zuten, gehienek Donostiara jo zuten. Urtea amaitzerako, nazionalek Gipuzkoa bereganatuta zuten eta Bizkaiko mugan zeuden mendietan (Arrate, Kalamua) kokatu ziren.

Iparraldeko Frontea (1937)

1936ko udazkenean, Donostia erori ondoren, Gipuzkoa osoa menderatu zuten. Mola jeneralak 40.000 soldadu bildu zituen Bizkaia erasotzeko asmoz. Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Marokotik ekarritako jendea jarri zuen aurrean, italiarrak atzean utziz.

Euskaldun errepublikazaleen ideia Bilbo ingurua defendatzea zen, mendiek osatzen zuten harresi naturala indartuz, burdinaz eta porlanez eraikitako harresi artifizialen bidez (Bilboko Burdin Hesia).

Gernikako Bonbardaketa (1937ko apirilaren 26a)

1937ko apirilaren 26an, "Legion Condor" izeneko abiazioak Gernika bonbardatu zuen, merkatu egunean. Lehenik, lehergailu astunak bota zituzten herria suntsitzeko, eta gero, herritik kanpo ihes egin zuen jendea metrailatu zuten. Azkenik, su-lehergailuak jaurti zituzten.

Bilboren Erorketa

Maiatzaren erdialdetik aurrera, nazionalek Bilbo inguratuta zuten. Haien lana oso zehatza izan zen, plano guztiak eskuetan zituztelako. Ekainaren 12an, Burdin Hesia hautsi zuten. Bilbo ekainaren 19an erori zen, inongo arazorik gabe; bai fabrikak, bai gainerako eraikinak errespetatu zituzten. Jende askok Frantziara ihes egin zuen, beste batzuek, berriz, Santander aldera jo zuten. Hilaren bukaerarako, Francok Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen Gipuzkoan eta Bizkaian.

Entradas relacionadas: