Altzairuzko ituna
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
Kausak: Lehen Mundu Gerraren amaieratik Bigarren Mundu Gerraren hasierara arte, hogei urte baino ez ziren egon. Italia suminduta zebilen, aliatuek bertako lurraldea zabaltzeari buruz agindutakoa bete ez zutelako. Naziek eta faxistek, politika erasokorren bitartez, euren alde aldatu nahi ziten 1919tik jaratntsitako egoera. Era berean, aintzat hartu behar da Frantziak eta Erresuma Batuak politika zalantzatia izan zutela. > Baina 1929ko krisiaren ondorioak eta, batez ere, Hitlerrek agintea hartzeak, baita Japoniak Asian garaturiko politika inperialistak ere, goitik behera aldatu zuten nazioarteko panorama. > Gerra-giro berriko lehenengo gertaera Japoniak Txina indabatzea izan zen. Nazien kanpoko politikaren lehenengo helburua Versaillesko Ituna berrikustea zen. Apurka-apurka, Hitler Versaillesen Alemaniaren gaitasun militarra mugatzeari buruz ezarritakoa urratzen joan zen eta derrigorrezko soldadutza berriro ezarri zuen. > Musoliniren gogo inperialak bete egin ziren, Etipioa konkistatuz. Espainian, 1936ko uztailean hasitako Gerra Zibila hasi zenean estatu faxisten arteko elkartasuna finkatu egin ziren, 1936an adiskidetasun-ituna sinatu zutenean: Erroma-Berlin Ardatza. Gainera, urte horretan bertan, Alemaniak beste itun bat siantu zuen Japoniarekin, Kominternaren aurkako Ituna, SESBren aurka, eta, urtebete geroago, Italiak ere bat egin zuen itun horrekin. > 1937tik 1939ra, Alemaniak indarrez handiagotu zituen bere mugak, eta horixe izan zen gerraren eragile nagusia. 1938ko iraulean Municheko Konferentzia bildu zen, eta, bertan, Alemaniak, Italiak, Frantziak, eta Erresuma Batuak hartu zuen parte. Municheko akordioa Hitlerren erabateko garaipena izan zen, sinatzaileek onartu agin batzuen Sudeteak Reichean sartzea. 139ko maiatzean, Altzairuzko Ituna siantu zuen Italiarekin, hau da, defentsarako,eta erasorako aliantza. Baina, gerra hasi aurreko egunetan, harrigarriena abuztuaren 23an germaniarrek eta sobietarrek elkarri eraso ez egiteko sinaturiko ituna izan zen. > 1939ko irailearen 1ean, armada alemanak Poloniaren inbasioa hasi zuen Oraingoan, Frantziak eta Erresuma Batuak bete egin zituzten euren konpromisoak, eta hilaren 3an gerra-adierazpena egin zioten Alemaniari eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Gerra hartan bi aliantza-sistema egon ziren aurrez aurre: Ardatzako indarrak eta Armada aliatuak.