Anarkismoa eta Marxismoa: Bi Ikuspegi Iraultzaile
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB
Anarkismoa (Bakunin)
Oso mugimendu anitza izan zen, pentsamendu indibidualista eta libertarioa bultzatzen zuena. Anarkistentzat garrantzitsua zen pertsona, norbanakoa, pertsonen askatasuna. Pertsonen eskubideen kontra doan guztia txarra da. Abiapuntua hau zen: botereak askatasuna mugatzen zuela esaten zuten, beraz, botere guztien kontra zeuden. Ez zuten Marxek bezala boterea bereganatzea helburu. Iraultza egiteko modua erabat desberdina zen Marxekin konparatuz. Anarkistek sindikatuak sortu zituzten. Estatua eta Eliza suntsitu nahi zituzten, haien helburua botere-sistema suntsitzea baitzen.
Anarkismoaren joerak eta metodoak
Hainbat joera egon ziren:
- Indibidualistak
- Biolentoak
Baina, era berean, beste modu batean adierazten zuten anarkistek. Jendea konbentzitu nahi zuten eta uste zuten jendea horrela altxatuko zela; hau da, "propaganda" moduko bat egiten zuten. Bat-bateko altxamenduan sinisten zuten. Botere-sistema kaltegarritzat zuten eta ez zuten hauteskundeetan parte hartzen.
Marxismoa
Marxek jarraitzaile asko zituen. Gizartearen eta politikaren ideiei sozialismo zientifikoa izena jarri zieten. Marx eta Engelsen doktrina sozialistak teoria zientifikoak ziren. Sozialista utopikoen ideiak, aldiz, moralizatzaileak ziren. Marx eta Engelsek elkarrekin lan egin zuten eta teoria sozialista berri bat sortu zuten: Marxismoa. Enkargu baten bidez, Marxek Manifestu Komunista (1848) idatzi zuen. 1848an iraultza gertatu zen, eta kontzientzia hori errealitate sozial berri batean sortu zen. Manifestu Komunistak gizartearen historia klase borrokaren ondorioz aldatu zela adierazi zuen.
Marxismoaren oinarriak eta iraultza
Marxek gizartea nolakoa zen jakin nahi zuen; horretarako, dialektika behar zela uste zuen. Marxen ustez, gizartearen historia klase sozialen borrokak eragin zuela. Marxek esaten zuen nekazariek ezin zutela iraultzarik egin, jabetza pribatua kentzea ez baitzen haien helburu nagusia. Berak uste zuen oinarria ekonomia zela (jabetza pribatua, batez ere). Beti egongo zela klase-borroka esaten zuen. Klase-diferentziak ezabatzeko boterea behar zela. Iraultza nola egin? Langileek boterea lortu eta gero administrazioa, polizia eta abar erabili behar zituzten burgesei boterea kentzeko.