Andorrarako Bidaia Plana eta Lagun Berriak Bilbon
Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB
Planak Egiten
Azkeneko gutunean esaten zenidan aste honetan etorriko zarela eta irrikan zeundela. Ni ere horrelaxe nago, gogo handia daukat.
Azterketak eta Gabonetako Plana
Orain azterketak izango dituzula suposatzen dut. Ziur nago azterketak primeran aterako zaizkizula. Horregatik, oso ideia ona bururatu zait. Ba al daukazu Gabonetarako planik?
Andorrarako Bidaia Proposamena
Nonbaitera joan gaitezke, ez duzu uste? Eskiatzera joan gaitezkeela pentsatu dut. Zer iruditzen zaizu Andorrara bagoaz? Badakit nahiko garestia dela, baina bidaia-agentzia batek eskaintza berezia eman dit, eta nire ustez oso ona da.
Badakit nahiko garestia dela, baina Pazko astean merkeagoa izaten da eta, gainera, hegaldia Bilbotik ateratzen da; ez da Madrilen gelditu behar. Eskaintza honekin, bidaia osoak 200 €/pertsonako baino ez du balio.
Bidaiaren prezioan sartzen dira:
- Gosaria
- Afaria
- Ostatua
- Forfaita (5 egunetarako)
Begira, dena daukat pentsatuta.
Tira, kontatuko dizut pixka bat zer egingo dugun egun horietan.
Lagunen Iritzia eta Gonbidapena
Martari komentatu diot eta ados dago; hala ere, Sofia ez dago konforme. Baina zu animatzen bazara, Sofia etorriko da. Zer diozu? Etorriko zara, ezta? Biok ederto pasatuko dugula uste dut. Gainera, Bilbo eta bere inguruko herriak ezagutuko dituzu.
Zure erantzunaren zain geratzen naiz, eta zure erantzuna baiezkoa izango dela espero dut. Anima zaitez!
Bestelako Kontuak
Egia da ez dudala ezer behar. Baina nahi baduzu, lagundu ahal dizut. Datorren astean bere urtebetetzea izango da, eta oraindik ez diot oparirik erosi. Agian, nire amarentzat zerbait ikusiko dut.
Hori egin ondoren, zinemara joan gaitezke. Ikusi nahi dudan film bat estreinatu da. Ondo iruditzen bazaizu, 18:30ean elkartu ahalko ginateke euskaltegiaren aurrean dagoen tabernan.
Gaia aldatuz, ba al daukazu berririk? Ni ohean nago, arnasa hartzeko arazoekin, pneumonia ederra harrapatu baitut. Baina tira, laster sendatzea espero dut.
Gaur oso bilera garrantzitsua daukat Madrilen, eta derrigorrez joan behar dut. Beraz, gaur ez naiz zuekin egongo, hegazkina bi ordu barru aterako delako.
Sentitzen dut, baina gaur joan behar dut eta ezin naiz zurekin erosketak egitera joan. Geratuko gara datorren asteartean, betiko orduan? Bestela, goizez joan gaitezke.
Nire Burua Deskribatzen (Iragarkiari Erantzuna)
Igandeko egunkarian zure iragarkia ikusi nuen. Bertan irakurri nuen 25 urte dauzkazula eta asteburuetan irteteko jendea ezagutu nahi duzula. Horregatik, zuri gutun hau idaztera animatu naiz.
Nor Naizen
Marta naiz, donostiarra, baina orain dela 4 hilabete Bilbora etorri nintzen lan egitera. Hasieran, lanetik irten ondoren egunero joaten nintzen Donostiara lo egitera, baina oso nekagarria zen eta, horregatik, Bilbon pisu bat alokatu dut. Hori bai, nire ustez ez da Donostia bezain polita, baina... tira, bizitzeko ez dago gaizki.
Bueno, nolakoa naizen azalduko dut.
Lagunekin egotea gustatzen zait gehien.
Ezagutzeko Gonbidapena
Egia esan, ez dakit zer gehiago konta diezazukedan. Bilbon ez dut ia inor ezagutzen, eta horregatik zu ezagutzea asko gustatuko litzaidake.
Nahi baduzu, gera gaitezke zerbait hartzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Beraz, ezagutu nahi banauzu, animatu eta deitu!