Animalia ornogabeak: anelidoak, moluskoak, artropodoak eta ekinodermoak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Anelidoak

Metazoo erreinuko ornogabe eta benetako organodunak dira anelidoak. Gorputza eraztun itxurako segmentu ugariz dute osatuta. Anelidoek bi bizimodu mota dituzte: bata egunekoa, bestea ilunekoa. Honen arabera, barruko antolamendua aldatzen da, hiru klase bereiziz: oligoketoak (lur-zizareak), poliketoak (itsas zizareak) eta hirudineoak (izainak).

Azalaren bitartez arnasten dute, eta gas-trukea gerta dadin, ezinbestekoa da azala hezea egotea. Zirkulazio-aparatu itxia dute; hau da, odolak hodien barnealdetik zehar zirkulatzen du.

Moluskoak

Moluskoak animalia ornogabe, organodun eta kanpo-eskeletodunak dira. Bigunak dira eta burua, erraiak eta oina dituzte. Batzuek oskoleta ere badute.

Gasteropodoak

Kanpo-oskola duten, oinak sabelean dituzten eta erradula duten animalia belarjaleak dira.

Bibalbioak

Bi ataleko oskola, aizkora itxurako oina eta orojalea den animalia.

Zefalopodoak

Ardatz garden moduko oskola, oinak burutik ateratzen zaizkion eta haragijalea den animalia.

Erradula: ahoko mintzezko banda labur eta zabala, kitinazko hortzez eratutako luzetarako lerroz hornitua eta janaria karraskatzeko balio duena.

Loro-pikoa: loroaren muturraren forma duten bi barail-hezur. Hauekin, zefalopodoek hozka egin eta elikagaiak zarrastatu ditzakete.

Artropodoak

Izaki metazoo ornogabeak dira, benetako organoak dituzte eta uretan nahiz lurrean bizi dira. Kanpo-eskeletoz babesten dute euren organismoa eta hanka artikulatuak dituzte; horregatik deitzen dira artropodoak.

Lau taldetan (klasetan) sailkatzen dira:

Krustazeoak

Adibidez: karramarroak, ganbak, lanpernak… Gorputza hiru zatitan dago banatuta (burua, toraxa/bularraldea eta abdomena/sabelaldea); lau antena pare dituzte buruan; toraxean, berriz, hankak eta pintzak; buruan eta abdomenean apendizeak dituzte (emeek bakarrik dituzte, arrautzak eusteko).

Miriapodoak

Adibidez: ehunzangoa...

Ugalketa gorputz barruan gertatzen da, eta enbrioia hainbat etapa pasa ondoren garatzen da. Heldutasunera heltzeko aldaketen multzoari metamorfosi deitzen zaio, eta hau bakuna edo konplexua izan daiteke.

Diformismo sexuala: Artropodoek diformismo sexuala dute; gizakiok bezala, bi sexu desberdin izan ditzakete (arra edo emea).

Partenogenesia: Prozesu honen bidez jaiotzen dira zenbait intsektu eta krustazeo. Ernaldu gabeko arrautzetatik umeak izatean datza. Adibidez, erleen kasua: erle arrak edo erlamandoak ernaldu gabeko arrautzetatik jaiotzen dira. Emeak eta erle erregina, aldiz, ernaldutako arrautzetatik.

Ekinodermoak

Itsasoan bizi diren eta simetria pentarradiala duten animalia ornogabe organodunak dira. Azefaloak dira eta sistema anbulakrala dute. Kanpoaldearekin konektatuta dauden hainbat kanalen sistema da, gure zirkulazio-sistema bezala. Itsasoko urak zirkulatzen du eta lokomozioa, arnasketa eta zelulen hondakinak kanporatzea ditu funtzio nagusitzat. Endoeskeletoa dute, epidermisaren azpian, bizkarrezur moduan. Itsas trikua eta itsas izarra dira adibide ezagunenak.

  • Kordatuak: Ornodunen talde nagusia.
  • Azefaloak: Bururik gabeak.
  • Sistema anbulakrala edo akuiferoa: Gure zirkulazio-sistemaren antzekoa, non hainbat funtzio gertatzen diren itsasoko uraren bitartez.
  • Simetria pentarradiala: Bost aldeak berdinak dira, edonondik moztuta ere simetrikoak baitira.

Entradas relacionadas: