Animalia Politikoak: Gizartearen Jatorria eta Boterea

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Animalia Politikoak

Animalia politikoak gara. Politikak gure bizitzeko modu sozialaren bi alderdi definitzen ditu:

  • Gure egunerokotasunean betetzen ditugun akzio oro politikoak dira.

  • Politika deritzo boterea lortzea, mantentzea eta hura interes orokorreko helburuak lortzeko erabiltzea oinarri duen jarduerari.

  • Bi dimentsio hauek aztertzen ditu zientzia politikoak, erabilgarria den disziplina bat da.

Gizartearen Jatorria Naturala

Gizakia gizartekoia dela baieztatu dute filosofo askok. Hitzaren bidez, gizakiok negoziatu eta egitura sozialetan antolatzen gara, eta egitura hauek gure identitatea eratzen dute. Aristotelesen arabera, gizartearen helburua ondo bizitzea da.

Zoriontasun hau lortzeko zailtasunak daude, gizartean aniztasuna (klase sozialak) existitzen delako, politikaren funtzioa desberdintasun hauek konpontzea litzateke.

Zer dira boterea eta autoritatea?

Gizartea boterearen bidez antolatzen da eta hau ulertzeko bi alderdi daude:

  • Batetik, banakoen eta taldekoen ekintzak mugatzeko ahalmen gisa ulertzen dugu.

  • Bestetik, besteekiko abantaila egoera gisa (irakasleak ikasleekiko).

Boterea hiru modu hauetan gauzatzen da:

  • Indarra: agindua betetzen ez duenarentzat mehatxua inplikatzen du.

  • Eragina: konbentzitu egiten du boterearen helburuak lortzeko.

  • Autoritatea: boterearen mendeko pertsonen aldetik errekonozimendua izatea.

Autoritatea Max Weber autoreak landutako kontzeptu bat da. Bere iritziz, autorearen funtsezko elementua legitimotasuna da, agindua betetzen dutenek agindua esan duenari aitortza bat zor die. Hiru autoritate mota bereizten ditu:

  • Autoritate tradizionala: aztura eta ohituretan oinarritzen da, tradizioetan; zenbat denbora egon diren indarrean, halakoak horren arabera onartzen dira. Politika kontserbadoreak bultzatu ohi ditu.

  • Autoritate karismatikoa: lider bat mirestea eta txalotzea eragiten du, haren ezaugarri bikainengatik eta politikaren inguruan duen etorkizun-senagatik.

  • Autoritate arrazionala: lortu nahi den helburua erdiesteko bitarteko egokienak erabiltzen ditu eta lege bihurtzen ditu; gero, herriaren subiranotasuna kontuan hartzen duen prozesu baten bidez onartzen dira lege horiek.

Estatua subiranoa: boterea du, justizia-kodea eta indarkeriaren monopolioa. Autoritate legitimoa behar du eta lege bidez eskubideak eta betebeharrak antolatzen ditu, zuzenbide-estatu bihurtuz.

Entradas relacionadas: