Animalien Filum Nagusiak: Ezaugarriak eta Sailkapena
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB
Poriferoak
Simetria
- Erradiadiala.
Habitat
- Itsasoan bizi dira, eta batzuk ur gezatan.
- Itsatsita bizi dira.
Egitura
- Oskuloa: irekigunea da.
- Barneko barrunbea: Atrioa.
- Poroak edo ostioloak dituzten zelulak daude.
- Zelula epitelialak: pinakozitoak.
- Barneko mesenkiman espikulak daude.
- Amebozitoak: digestioan eta gametogenesian parte hartzen dute.
- Koanozitoak (lehen Horozitoak): flagelodunak, ur-korronteak sortzeko.
Ugalketa
- Asexuala: gemazioz.
- Birsortzeko ahalmen handia dute.
- Dioikoak edo monoikoak izan daitezke, baina beti ernalkuntza gurutzatua da.
Zelentereoak (Knidarioak)
Simetria
- Erradiadiala.
Habitat
- Itsastarrak dira.
- Koralak eta polipoak itsatsita bizi dira.
- Marmokek, ordea, bizimodu askea dute.
Egitura
- Garroek ahoa inguratzen dute, eta ondoren digestio-barrunbea dago.
- Marmokek manubrioak deitzen diren luzakinak dituzte.
- Hiru geruza dituzte: epidermisa, tarteko geruza (mesoglea) eta barnekoa (digestio-hodia).
Ugalketa
- Gemazioz koloniak sortzen dira.
- Birsortzeko ahalmen handia dute.
- Marmokak dioikoak dira.
- Belaunaldi-txandaketa ematen da.
- Larbari planula esaten zaio.
Berezitasunak
- Garroetako knidoblastoen (zelula urtikatzaileak) nematozitoek toxina askatzen dute ehizarako edo babesteko.
Platelmintoak (Zizare Lauak)
Simetria
- Zizare zapalak dira.
Habitat
- Batzuk aske bizi dira, beste batzuk parasitoak dira.
Egitura
- Planariaren kasuan, burua ez dago oso bereiztua; bertan zentzumen-organoak daude, hala nola begi-orbanak.
- Irekigune bakarra dute: ahoa abdomenean dago, eta ondoren faringea.
- Ez dute ez arnas-aparaturik ezta zirkulazio-aparaturik ere.
- Gas-trukea epidermisaren bitartez egiten dute.
- Iraitz-poroak dituzte.
Ugalketa
- Dioikoak dira.
- Barne-ernalkuntza dute, atrio genitalaren barnean dagoen kopula-organoan.
- Birsortzeko ahalmen handia dute.
Berezitasunak
- Teniaren kasuan: ez du digestio-hodirik, hermafrodita da, bentosak ditu eta metabolismo anaerobikoa du.
Klaseak
- Turbelarioak (adibidez, planaria).
- Trematodoak (adibidez, duela).
- Zestodoak (adibidez, tenia).
Anelidoak (Zizare Eraztunatuak)
Simetria
- Aldebikoa.
Egitura
- Eraztun itxurako atal ugari dituzte.
Ugalketa
- Itsastarrak sexu bakarrekoak dira eta kanpo-ernalkuntza dute.
- Lehorrekoak monoikoak dira, baina ez dira autoernaltzen.
Klaseak
- Oligoketoak (adibidez, lur-zizarea).
- Poliketoak (adibidez, itsasoko harrak, tubikolak).
- Hirudineoak (adibidez, izainak).
Moluskuak
Simetria
- Aldebikoa.
Habitat
- Itsasoan, ur gezatan eta lehorrean bizi dira.
Egitura
- Gorputz biguna, mantua, errai-masa eta oina dituzte.
- Buru garatu samarra dute, zentzumen-organoekin.
- Errai-masa: digestioa, zirkulazioa eta iraitzketa.
- Oin gihartsua dute.
Ugalketa
- Ostrak sexu-aldaketa dute tenperaturaren arabera.
- Zeharkako garapena dute: larba-fasea.
- Batzuk hermafroditak dira (adibidez, barraskiloak).
Berezitasunak
- Belarjaleak, haragijaleak eta iragazleak izan daitezke.
- Erradula: hortz antzeko egitura kitinosoa.
- Loro-mokoa: txipiroien ahoa.
Klaseak
- Gasteropodoak (adibidez, barraskiloak, karakolak).
- Pelezepodoak (adibidez, almejak, ostrak).
- Zefalopodoak (adibidez, olagarroak, txipiroiak).
Artropodoak
Simetria
- Aldebikoa.
Habitat
- Uretan, lehorrean eta airean bizi dira.
Egitura
- Gorputz segmentatua dute, segmentu bakoitzean apendize pare bat izan dezaketelarik.
- Nerbio-sistema garatua.
- Babesteko exoeskeletoa dute, kitinazko kutikula gogor batez osatua.
- Krustazeoek gatz mineralak ere dituzte.
- Azal artikularraren bidez lortzen dute mugimendua.
- Muda: hazkuntza-sistema.
- Atalak: burua, toraxa eta abdomena.
- Batzuek zefalotoraxa dute; beste batzuek, ordea, enborra (adibidez, armiarmak).
Ugalketa
- Sexu bakarrekoak dira eta dimorfismo sexuala dute.
- Uretan kanpo-ernalkuntza ematen da.
- Metamorfosia sinplea zein konplexua izan daiteke.
- Partenogenesia (ernaldu gabeko arrautzen garapena).
Berezitasunak
- Apendizeak: lokomoziorako, aho-ingurukoak elikatzeko, kopulatzeko, etab.
- Arnas-sistema: trakeak, estigmak, zakatzak eta birikak.
- Nerbio-sistema garatua.
Klaseak
- Krustazeoak (10 hanka).
- Intsektuak (6 hanka).
- Araknidoak (8 hanka).
- Miriapodoak (hanka asko).
Ekinodermoak
Klaseak
- Ekinoideoak (adibidez, itsas trikua): belarjaleak.
- Ofiuroideoak (adibidez, ofiurak): haragijaleak.
- Asteroideoak (adibidez, itsas izarra): haragijaleak.
- Krinoideoak (adibidez, itsas liliak): detritujaleak.